UDAko ikastaroen informazio-orria

  1. IKA Gasteiz
  2. UDAko ikastaroen informazio-orria

UDAKO IKASTAROAK

DIRUA ITZULTZEKO EPEAK

  • Baja ikastaroa hasi baino lehen ematen baduzu, % 100 bueltatuko dizugu.
  • Behin ikastaroa hasita, ez dugu dirurik bueltatuko.

SARRERA-PROBA EGIN BEHAR DUZU

  • Euskaltegi batean inoiz matrikulatu ez bazara.
  • Euskaltegi batean urtebete baino gehiago matrikulatu gabe egon bazara.
  • Aurreko ikasturtean beste euskaltegiren batean matrikulatuta egon bazara baina gainditutako azken maila egiaztatzeko ziurtagiri ofizialik ekartzen ez baduzu.

MATRIKULA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK ORDAINTZEN BADIZU:

  • IVAPek, JUSTIZIAk, OSAKIDETZAk edo IRALEk matrikularen % 100 ordaintzen badizu, matrikula-tasa ordaindu beharko duzu (30 €), eta dagokion erakundetik jasoko duzun matrikula-orria bulegoan entregatu. Orduan, tasa itzuliko dizugu.