Glotodidaktika-ikastaroa

  1. IKA Gasteiz
  2. Glotodidaktika-ikastaroa

Irailean, glotodidaktika-ikastaroa eskainiko dugu Gasteizko IKA euskaltegian. Astebetez, gure jardunaren oinarri teorikoa landuko dugu, eta beste astebetez euskaltegiko taldeetan praktikak egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Alderdi teorikoan, besteak beste, IKAren eta HABEren curriculumak, hizkuntza-irakasleon funtsezko gaitasunak, irakaskuntzaren oinarriak, metodologia, talde-dinamika eta sareko baliabideak landuko dira. Praktikoan, berriz, gure irakasleen laguntzaz, talde errealetan ariko dira, hasieran saioak behatzen, gero jardueraren bat gidatzen, eta, azkenik, saio bat ematen.

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoak:  C1/C2 agiria eta unibertsitateko lizentziatura, hiru urteko diplomatura edo gradua.

Amaieran, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria emango zaio ikasleari. Agiria jasoko badu, asistentziak % 80koa izan behar du, gutxienez.

INFORMAZIO GEHIAGO: 

Noiz: irailaren 11tik 22ra

Ordutegia: 08:30-14:00

Matrikula epea: irailaren 1etik 8ra

Prezioa: 350 €

Kopuru mugatua

Informazioa eta matrikula egiteko: Aratz euskaltegia. Adriano VI.a, 18 Gasteiz

945154341 – aratz@ikaeuskaltegiak.eus

945154793 – didaktika@ikaeuskaltegiak.eus 

Astelehena 11Asteartea 12Asteazkena 13Osteguna 14Ostirala 15
TXOKE ESKOLA

IKASTAROAREN
AURKEZPENA
GASTEIZKO IKA
METODOLOGIA

Oinarriak
IKAren ECPa eta
HABEren HEOCa
A1-A2


Helburuak
Edukiak
Materiala
IKAren ECPa eta
HABEren HEOCa
B2


Helburuak
Edukiak
Materiala
IKAren ECPa eta
HABEren HEOCa
C2


Helburuak
Edukiak
Materiala
HIZKUNTZA-
IRAKASLEON
FUNTSEZKO
GAITASUNAK
TALDE DINAMIKAIKAren ECPa eta
HABEren HEOCa
B1


Helburuak
Edukiak
Materiala
IKAren ECPa eta
HABEren HEOCa
C1


Helburuak
Edukiak
Materiala
SAREKO
BALIABIDEAK


IKASGELA DIGITALA
Astelehena 18Asteartea 19Asteazkena 20Osteguna 21Ostirala 22
PRAKTIKAK

Saio bat behatu
Asteko saioak
programatu
PRAKTIKAK

Saio batean
jardueraren bat
gidatu
Postprogramazioa
eta prestaketa
PRAKTIKAK

Saio batean
jardueraren bat
gidatu
Postprogramazioa
eta prestaketa
PRAKTIKAK

1. saioan
lagundu, eta
2. saioa eman
PRAKTIKAK

1. saioa eman

IKASTAROAREN
BALORAZIOA