Ohiko aurrez aurreko ikastaroak eta aurrez aurreko telematikoak ez ezik, taldeka ematen direnak, IKA Gasteizen autoikaskuntza ikastaroak ere eskaintzen ditugu maila guztietan. B2tik C2ra bitartekoetan, ikastaro interaktibo berriak sortu ditugu gure material propioa oinarri, Moodle plataformaren bitartez. A1, A2 eta B1 mailetakoak, berriz, BOGA plataformaren bidez eskaintzen dira.

Ikastaro hauetan, ikaslea bakarka arituko da oso modu intuitibo eta dinamikoan, betiere tutore baten jarraipena izanik. Bakarkako orduak asteroko mintza-praktika saioz eta hilabeteroko tutoretzaz osatzen dira. Informazio gehiago hemen.

Gure autoikaskuntza ikastaroak 190 ordukoak dira (urritik ekainera), edo 75 ordukoak hiru hilabeteko moduluen kasuan (urtarriletik apirilera edo apiriletik ekainera). Matrikulaldia ikastaroa hasi baino hilabete lehentxeago abiatu ohi da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gure bulegoekin.

Apiriletik ekainera irekiko dugun moduluan izena emateko epea irekita dago, hasi aurreko egunera arte.

Autoikaskuntza apiriletik ekainera (75 ordu)

IKASTAROAEGUTEGIAORDUTEGIAEGUNAKORDU KOPURUAPREZIOAEPEKAKO ORDAINKETA
MATRIKULA EGITEAN2. EPEA: 2023/05/03
BOGA
A1-A2-B1
2023/04/03
2023/06/30
Bakarkako lana
Mintzamen orduak + Tutoretzak
75500 €325 €180 €
ONLINE
B2-C1
2023/04/03
2023/06/30
75500 €325 €180 €