IKA helduen euskalduntze-alfabetatzean diharduen erakundea da. 1989an sortu bazen ere, bertan biltzen diren euskaltegiak eta irakasleak aspalditik ari dira zeregin horretan. Gasteizen, gaur egun 90 bat irakasle gara eta hiru euskaltegi ditugu, hiriko gune estrategikoetan, euskara ikasi nahi dutenei ahalik eta erraztasun handienak emateko. Hiru euskaltegiak honakoak dira:
AMARITU-ZALDIARAN |
GASTEIZ | ARATZ |
Paraguay 10 01012 Gasteiz |
Errege-erregina Katolikoak 15 C 01002 Gasteiz |
Adriano VI.a 18 01008 Gasteiz |
945-24.49.05 zaldiaran@ikaeuskaltegiak.eus |
945-28.89.22 gasteiz@ikaeuskaltegiak.eus |
945-15.43.41 aratz@ikaeuskaltegiak.eus |
Gure helburua da euskara suspertzea eta berorren erabilera sustatzea. Horretarako, bi arlotan egiten dugu lan nagusiki: alde batetik, era guztietako ikastaroak antolatzen ditugu, ez dakitenek ikas dezaten eta oinarrizko maila dutenek hobe dezaten; bestetik, urtean zehar denetariko kultur ekitaldiak antolatzen ditugu, gure ikasle zein Gasteizko euskaldun guztiei euskal kultura ezagutu eta gozatzeko aukera eman nahian.
Urtean zehar 2, 3 eta 5 orduko ikastaroak eta eskaintza bereziak antolatzen ditugu maila guztietan eta ordutegi zabalean (07:30etik 21:30era).
Horrez gain, aspalditik dihardugu hainbat erakunde publiko eta enpresa pribatutako langileak trebatzen: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Eusko Legebiltzarra, Gateizko Udala, EHU-UPV, Corte Inglés, Mutualia, Kutxabank, Laboral Kutxa …