IKA Gasteiz euskaltegia

Mailaketa

Zure maila zein den  jakin nahi baduzu, euskaltegira hurbildu, eta bertan ikusiko dugu zer moduz moldatzen zaren idazten eta hitz egiten. Dena den, behin-behineko mailaketa online egin nahi baduzu, klikatu hemen

 

Informazio orokorra:

Helduen euskalduntzea hiru maila nagusitan dago banatuta: oinarrizko erabiltzailearena, aurreratuarena eta adituarena. Eta mailok bina azpimailatan:

  • oinarrizko erabiltzailearena, A1 (Hasierakoa) eta A2 (Oinarrizkoa).
  • aurreratuarena, B1 (Independentea).
  • adituarena, C1 (Gaitasunezkoa) eta C2 (Adituarena).

Mailen deskripzioa:

  • (A1 + A2): Oinarrizko erabiltzailea

Honen xedea honako hau da: ikasleak eguneroko gaiei buruzko euskarazko testu laburrak ulertzea, eta ahoz zein idatziz —baina gehienbat ahoz— euskara elkarreraginean erabiltzea, labur eta sinple, baina egoki eta eraginkor.

  • (B1 + B2): Erabiltzaile aurreratua

Xedea honako hau da: ikasleak ohiko testuinguru, gai eta egoera ezagunetan instrukzioak, kontaketa laburrak eta azalpen-testuak ulertzea, eta, ahoz zein idatziz, euskara zehaztasunez eta eraginkortasunez erabiltzea. Xede ere izango da ikasleak elkarreraginean, bere lan-esparruko gaiei buruz, alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, deskribapenak egitea eta azalpenak eta iritziak eraginkortasunez ematea.

  • (C1 + C2): Erabiltzaile aditua

Xedea honako hau da: eremu profesional, publiko zein pertsonalean ikasleak era guztietako informazioa euskaraz trukatzeko gai izatea era landu eta jantzian, ahoz zein idatziz, gaia, solaskidearen jarrera edota euren arteko harreman maila zeinahi delarik, hizkuntza-adierazleak estrategikoki erabiliz eta hizkeraren maila denotatiboa eta konnotatiboa bereiziz.

Atazak

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341