IKA Gasteiz euskaltegia

Ikaslegunea > IKApp-ak

IKASGAUR

Zer da Ikasgaur?

Euskara ikasteko edo hobetzeko auto-ikaskuntzako tresna duzu hau. Honako ezaugarri nagusiak ditu:

  1. Ariketak sortzeko bi modu egongo dira, norberak nahi dituen testuetatik abiatuta eta hedabideetatik sistemak erauziko dituen testuetan oinarrituta. Sistemak egunero gaurkotasunezko hainbat albiste berri jasoko ditu eta zure esku jarriko ditu. Hau da, ariketak prestatzerako garaian testu desberdinak erabili ahal izango dituzte, bai euren sorkuntzakoak, zein iturri desberdinetatik kopiatuak eta baita ere Ikasgaur plataformak eskainiko dizkien gaurkotasunezko testuak, euskal hedabide desberdinetatik lortuak.
  2. Ariketen ebazpena ikusteko aukera: Erantzun zuzenak eta ez-zuzenak ikusteko aukera emango du sistemak.
  3. Ariketak partekatzeko aukera: Ariketak inprimatu ahal izango dira edo/eta e-postaz eta whatsApp bidez partekatu ahal izango da. Jasotzaileak lotura bat jasoko du eta lotura horretan klik egindakoan ariketa ikusi ahal izango du, baldin eta erregistratua badago.

IKAPP ortografia

Euskarazko ortografia lantzeko aplikazioa:

  • Hitzen ortografia egiaztatzeko tresna.
  • Ortografia lantzeko ariketak

Play Store-n edo Google Play-n eskura dezakezu.

Zuzenean erabili nahi baduzu, Web Aplikazio Progresiboa ere badugu!

 

IKAPP leku-izenak

Euskal Herriko eta munduko leku-izenen ortografia eta kokapena lantzeko aplikazioa:

  • Leku-izenen ortografiaren kontsulta
  • Galdera-erantzun ariketak
  • Leku-izenak mapan kokatzeko ariketak
  • Leku-izen gehiago proposatzeko aukera

Play Store-n edo Google Play-n eskura dezakezu.

 

IKAPP deklinabidea

Euskarazko deklinabidea ikasten ari bazara, aplikazio egokia duzu hau:

     - Deklinatzaile automatikoa: hitz bat eman eta deklinatu egiten du automatikoki.

     - Deklinabidea lantzeko ariketak

     - Taulak

Play Store-n edo Google Play-n eskura dezakezu.

Zuzenean erabili nahi baduzu, Web Aplikazio Progresiboa ere badugu!

 

                            

IKAPP zalantzak

Ohiko zalantzak argitu eta zure euskara maila hobetzen lagunduko dizun aplikazioa.

Arlo hauei buruzko ariketak daude:

     - Kalkoak

     - Morfosintaxia

     - Lexikoa

 

IKAPP zenbakiak 

Zenbakiak euskaraz ondo idazten ikasteko aplikazioa.

Zalantzak argitzeko zenbaki bihurtzaileaz gain, honako hauek ere baditu:

     - Digituak letra bihurtzekoa

     - Letrak digitu bihurtzekoa

     - Matematika eragiketak

     - Zenbaki erromatarrak

 

IKAPP askodakit

Zure hizkuntzaren ezagutza probatu nahi duzu?

Galderak ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina kontuz, huts eginez gero, puntuak galduko dituzu eta!

 

IKAPP zaharrak berri

Gure esaera eta esamoldeak ezagutzeko jolasa.

 

IKAPP Araban

Araba ezagutzeko jolasa.

 

 

 


   

 

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341