IKA Gasteiz euskaltegia

Berdintasunarekin konpromisoa

ARDATZ KULTUR ELKARTEAk (ikagasteiz) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana osatzeko proiektua 2019an abiarazi zuen, eta 4 urtean gauzatuko ditu plan horren helburuak Ardatz Kultur Elkartearen Batzarra osatzen duten kideek adostutako neurrien bidez. Horretarako, arlo horretako legeriak ezartzen dituen jarraibideei jarraitu diegu, eta, ondorioz, erabat lotuta dago tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa txertatzeari (3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa).

Ardatz Kultur Elkartean badakigu gure kudeaketak bat etorri behar duela gizartearen beharrekin eta eskakizunekin, eta, horregatik, geure egiten dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa eta gure jardueraren esparru guztietan ezartzeko konpromisoa. Gauzak horrela,

  • Genero-ikuspegia zeharkakoa izango da kudeaketa-egitura eta -tresnetan.
  • Aurrera egingo dugu pertsonen bizitza gehiago errespetatzen duen lan-antolaketaren eredurantz.
  • Elkartean lan egiten duten emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatuko dugu enpleguan, prestakuntzan, sustapenean, soldatan eta lan-baldintzetan, laneko segurtasunean eta osasunean.
  • Neurriak ezarriko ditugu lana eta familia uztargarri izan daitezen, betiere gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna sustatuta.
  • Sexu-jazarpenari eta sexu-arrazoiengatiko jazarpenari aurre egiteko eta prebenitzeko protokoloa egingo dugu.
  • Elkarteko kide guztiak sentsibilizatu eta prestatuko ditugu Berdintasun Planaren jardunetan inplikatu eta parte har dezaten.
  • Barne- zein kanpo-komunikazioan, hizkuntza eta irudiak zainduko ditugu haietan sexismo-kutsurik ager ez dadin.
  • Erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuetan genero-berdintasuna integratuko dugu.
  • Beste enpresa batzuk eta herritarrak berak sentsibilizatzeko baliagarriak izango diren berdintasun-balioak sustatu eta hedatzen lagunduko dugu.

Ardatz Kultur Elkarteak, azken finean, konpromisoa hartzen du berdintasuna helburu duen gizarte baterantz aurrera egiten laguntzeko, berdintasun benetakoa eta eraginkorra.

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341