IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Zer eman dizu Mintzalagunak?

2019/01/25

 

Begi-Belarri zikloaren ikasturteko lehen ikus-entzunezkoa Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje berezia izan zen, Goiena telebistak egindakoa. Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak.

Emanaldiak Gasteizko  Mintzalagunaren inguruan dabiltzan parte-hartzaile ezberdinak ezagutzeko, eta beraiekin hausnartzeko aukera eman zigun. Izan ere, proiekzioaren ostean mahai-ingurua egin genuen, baita gonbidatuen testigantzak bilduz bideotxo bat ere. Egitasmoaren inguruan egindako hausnarketak islatzen dira bideoan. Esparru pertsonalean proiektuak eragindakoari buruz hitz egiten digute, ‘Zer eman dizu Mintzalagunak?’ galderari erantzunez.

Parte hartzaileak

  • Maite Agirre: Euskal Herriko Mintzalagun egitasmoaren koordinatzailea
  • Naroa Cuesta Niso: Gasteizko Mintzalagun egitasmoan teknikaria eta mintzalaguntzailea
  • Txema Pascual: Gasteizko mintzalaguna
  • Karmele Oria Murguialday: Gasteizko mintzalaguntzailea 

 


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341