IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Zatoz barnetegira!

2018/05/11

BIKOIZKETA-LEHIAKETA

Gasteizko IKAk publizitate-kanpaina berria jarri du martxan, eta ideia-lehiaketa bat antolatu du euskaltegian IKAren barnetegia ezagutarazteko eta ikasleak bertara joatera animatzeko: MADLIPZ aplikazioaren bitartez, umorezko bideo-bikoizketak sortzea, sare sozialetan zabaltzeko.

 

Irakasleak hainbat eredu jarriko dizkizu, jakin dezazun zeren bila gabiltzan.

Oso erraza da horrelako bideoak egitea eta gure lehiaketan parte hartzea. Gaur egungo teknologiari esker, denon eskura dago muntaketa itxuroso eta barregarriak egitea. Gehienok erabiltzen ditugun telefonoak nahikoak dira prozesu osoa egiteko. Hona hemen azalpena, urratsez urrats:

  1. MadLipz aplikazioa deskargatu zure smartphonean. Doakoa da. Aplikazio berri honek 15-20 segundu inguruko bideo (klip) banku zabala eskaintzen du nazioarteko pelikula- nahiz telebistako programa-zati ezagunekin. Aukerak ikusi ahal izateko, pantailaren behealdean dagoen  ikurra sakatu. Pantailaren goiko menua ezker-eskuin mugituz, klip mota ezberdinak aukera daitezke (umorezkoak, erromantikoak, akziozkoak…) Bilatzailea ere badauka ( lupa ikurra duen “search” aukera).
  2. Bideoa aukeratu. Ikusi aukeren artean zer bideo egokitzen den ondoen zure ideiara. Pelikula famatu baten eszena bat edo aktore jakin bat bilatu ahal duzu bilatzailean. Zeure bideoak ere igo ahal dituzu aplikaziora goiko menuan eskuineko muturrean dagoen  “import” aukera sakatuz eta, ondoren, zure telefonoko “galeriatik” hartuz. Baina gogoratu bideo laburrak izan behar dutela, 20 segundo ingurukoak.
  3. Gidoia pentsatu eta egokitu. Aukeratutako bideoa hainbat aldiz ikusi, jakiteko pertsonaiek noiz eta nola hitz egiten duten, eta horrela egokitu zuen gidoia. Zenbait bideotan bi edo hiru pista grabatzeko aukera dago. Horrek esan nahi du ahots bat, bi edo hiru grabatu ahal direla banan-banan, eta azkenean denak geratzen direla azken muntaketan integraturik. Grabatzeko, telefonoaren pantailan borobil gorria sakatzea nahikoa da. Ikusiko duzue zein erraza den! Mikrofono bat erabiliz gero, hobea da emaitza.
  4. Ondo geratu arte, nahi beste aldiz errepikatu ahal da grabazioa. Emaitzarekin gustura geratzen zaretenean, pantailaren goiko aldean, eskuinean, aplikazioaren ikurra   sakatu grabatuta geratzeko.  Ondoren, galdetuko dizuete ea pribatua (zuen erabilerarako bakarrik) ala publikoa (aplikazioan edonorentzat ikusgai) egin nahi duzuen. Gero, “done” (eginda) sakatu ondoren,  bideoa partekatzeko (share) aukera izango duzue sare sozial ezagunetan: Whatsapp, Twitter, Instagram…
  5. Lehiaketan parte hartzeko, zuen bideoa IKAren Whatsappera bidali behar duzue 688800713 zenbakira. Bidalketa egitean, ez ahaztu zuen taldea identifikatzea, zentroa, irakaslearen izena eta ordutegia adieraziz.
  6. Baldintza bakarra: euskaraz izatea eta IKA eta barnetegia hitzak agertzea. Testua barregarria zein gogoeta-eragilea izan daiteke, euskara ikastearen zailtasunari edo erraztasunari buruzkoa, barnetegian ikastearen abantaila adierazten duena edo beste edozeri buruzkoa.
  7. Facebooken (@ikagasteiz) jarriko ditugu bideo guztiak, eta “atsegin dut” gehien jasotzen duena izango da irabazlea.

Anima zaitezte parte hartzera!

  • Lehiaketaren oinarriak

    Txapelketan parte hartzen duten guztiek beren-beregi lagatzen dituzte jabetza intelektualari zein irudiari dagozkion eskubide guztiak, eta horiek erabiltzeko baimena ematen dute; beraz, parte-hartzaileek Ardatz Kultur Elkarteari lagatzen dizkiote lehiaketara bidaltzen dituzten bideoen jabetza intelektual eta industrialaren ustiapen-eskubideak, edo/eta irudiari dagozkionak.

    Ardatz Kultur Elkarteak eskubide osoa izango du ezegokitzat jotzen dituen edo txapelketaren oinarriak betetzen ez dituzten bideoak ez argitaratzeko edo ezabatzeko.

  


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341