IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

XIII. Euskarbel txapelketa

2019/04/12

XIII. EUSKARBEL TXAPELKETA

Aurten, 4 talde txapeldun izango dira:

  • bat A1 eta A2 mailan (A2-1 / A2-2)
  • bat B1 mailan (B1-1 / B1-2)
  • bat B2 mailan (B2-1 / B2-2)
  • bat C1 mailan (C1-1 / C1-2 / C2)

 

Kanporaketak ere, noski, mailaka antolatutako dira eta, ahal izanez gero, izena eman duten taldeen ordutegiaren eta euskaltegiaren arabera.

Talde bakoitzeko jokalari-bikote bakar batek jokatuko du, baina beren ikaskideek lagundu ahal izango diete jokaldiak pentsatzen.

Hiztegia eta irakasleak erabiltzea, jakina, debekatuta.

TALDEEK IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA

Apirilaren 16an,  asteartea.

 

KANPORAKETAK

1.a maiatzaren 8an

2.a maiatzaren 15ean

 

FINALA

Maiatzaren 22an, (asteazkena) Gasteiz euskaltegian, arratsaldeko 7:30ean. Azken partidak hasi baino lehen, askari goxoa izango dugu indarberritzeko. Jakin dezatela parte hartzaileek finalaren eguna eta ordua ez direla inondik ere aldatuko.

Bertaratuko diren irakasleek lagundu beharko digute epaile lanetan, komisio-kideok ez gara eta dena egitera iristen

SARIAK

Maila bakoitzeko talde irabazleak DIPLOMA eder bat izango du, eta, horretaz gain, TXEKE bat nahi duen modu ludiko-gastronomikoan gastatzeko. 

Anima zaitezte, bada, eta eman izena txapelketa honetan. Horretarako ikasleen “txokoan” taula bat jarri dugu.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341