IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Vital Fundazioak, Gasteizko IKArekin lankidetzan, 18 eta 25 urte bitarteko gazteei eta egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonei euskara ikasteko bekak finantzatuko ditu

2021/08/27

Gasteizko IKArekin lankidetzan, 18 eta 25 urte bitarteko gazteei eta egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonei euskara ikasteko bekak finantzatuko ditu.

Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sustatzeaz gain, kolektibo horri goi-mailako prestakuntza osoagoa lortzen laguntzea du helburu Vital Fundazioaren eta IKAren ekimen horrek, baita lan-merkatuan sartzeko tresna bat eskaintzea eta gizarteratze-prozesuan laguntzea ere.

Ikastaroak euskaltegian emango dira, eguneko 2, 3 eta 5 ordukoak izan daitezke, eta eskola-aldia urriaren 5etik 2022ko ekainaren 30era bitartekoa izango da. Gazteentzako beken zenbatekoa 265 eta 600 euro artekoa da orduen arabera; gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonentzat, berriz, matrikularen zenbatekoaren ehuneko ehunera irits daiteke –% 85 Vital Fundazioaren kontura eta %15 IKA Gasteizen kontura–.

Beken eskaera matrikula egitean entregatu behar da. Lehentasuna izango dute irakastordu gehien dituzten ikastaroak aukeratzen dituztenek, eta, laguntzak jasotzen badituzte, prestakuntza aprobetxatzeko eta gutxienez eskolen %75era joateko konpromisoa hartuko dute.

Bekak 2021eko abuztuaren 30etik irailaren 29ra bitartean eska daitezke. Aurkeztutako eskabide guztien artean onartutakoak urriaren 15a baino lehen jakinaraziko dira.

Infoa: alea.eus


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341