IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

UDABERRI GASTRONOMIKOA

2019/03/15

Euskaraz jateko, euskaraz sukaldatu beharko dugu! Horregatik, udaberri honetan, Gasteizko Mintzalagunak euskara eta gastronomia uztartuko ditu, beste behin ere. Martxoan zehar, gastronomia munduan murgiltzeko ekintza desberdinak proposatzen dizkigute: saio gastronomiko bat, eta familian egiteko ekintza bat. ON EGIN!

SUKALDA (STA) TU

Marxtoak 27, asteazkena, 19.00-22:00

  • Elkarrekin afaldu
  • Josetxo txefaren gidaritzapean
  • Beheko Sua elkartean
  • Mintzalagunentzako ekintza

MENUA

  • Baba banuj (alberginia purea)
  • Sagardotegiko bakailao tortilla
  • Sagar tarta

Izena emateko azken eguna: Martxoak 20, asteazkena

Plaza kopuru mugatua: 10-12 lagun

Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko

 

TXIKI TXEF

Martxoak 22, ostirala, 18.00-20:00

  • Familian egiteko ekintza
  • 6-12 urte bitartean
  • Falerina tabernan

MENUA

  • Tomate beteak
  • Barazki lasañak
  • Tortitak

Izena emateko azken eguna: Martxoak 15, ostirala

Plaza kopuru mugatua:  Gutxienez 12 lagun eta gehienez 30 lagun (haur eta helduak barne)

Prezioa: Ume bat + heldu bat = 15€ / Bi ume + heldu bat = 20€ (Ume bakoitzeko heldu bakarra joan daiteke).

 

IZENA EMATEKO

Bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera edo bidali whatsappa 648907565 zenbakira honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia

Konfirmazio mezua jasoko duzu beharrezko informazioa eta ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.

  •  

Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341