IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Oihaneder Euskararen Etxeak bosgarren urteurrena ospatu du

2019/10/29

Oihaneder Euskararen Etxeak bosgarren urteurrena ospatu zuen ostiral arratsaldean, urriaren 25ean, Montehermoso jauregian egindako ekitaldi batean.

Euskarazko aisialdia eta kultura sustatu nahi dituen proiektuak egindako lana goraipatu zen bertan.

Oihaneder Euskararen Etxea 2014ko urriaren 15ean inauguratu zen. Geroztik, 300 jardueratik gora antolatu ditu eta 30.000 pertsona inguru hurbildu dira Montehermoso jauregira programazioaz gozatzera. 

infoa: alea.eus


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341