IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Marta Cardenas artista donostiarraren kartelak iragarriko du 49. Durangoko Azoka

2014/10/16

Marta Cardenas artista donostiarrak irabazi du 49. Durangoko Azoka iragartzeko kartel lehiaketa. Cardenasek eskuz margotutako lana aurkeztu zuen, baita irabazi ere.

 

Artista donostiarrak adierazi du azokako kartela margotzeko proba asko egin dituela. Kartelaren “argitasuna” azpimarratu du eta, kartelaren hondo horia zergatik aukeratu duen galdetuta, koloreen artean “distiratsuena delako” nabarmendu du.

 

49. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da eta datozen egunotan emango dute aurtengo egitarauaren berri.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341