IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Maider Oleagaren "Muga deitzen da pausoa" Oihanederren ikusgai

2019/06/17

Asteazken honetan, hilak 19, 19:00etan Oihaneder euskararen etxean Maider Oleagazuzendari gasteiztarrak estreinatu berri duen Muga deitzen da pausoadokumentala ikusteko aukera izango dugu. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta, besteak beste, NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat.

2011n Donostiako Fermin Calbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren solairura lekualdatu zen Maider. Bertan ireki zuen Elbira Zipitriak lehen euskal eskola ireki zuen frankismo garai betean. Politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua, polemikoa eta maitatua izan zen Elbira aldi berean. Kontatzea merezi duen emakume baten istoria da hau.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341