IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

IPUIN KONTALARIA

2015/05/19

Gasteizko KulturIKA 2015 –  Gasteizko IKAk urtero antolatzen duen kultur kanpaina horretan kokatzen da ikasleei zuzendutako hainbat ekitaldiren programazioa. Oraingo honetan, Ines Bengoa ipuin kontalariaren eskutik "Goazen gezurrak kontatzera" saioa dugu. Helduei zuzendutako ipuin kontaketa da. Zenbait idazlek idatzitako ipuinek osatzen dute saioa: Mario Benedetti, Quim Monzó, Boris Vian, eta abar.

Kontakizunak gezur itxura duten egiak dira eta ondo sentiarazten gaituzte mundu honetan barreiaturik dauden egi itxura duten gezurren aurrean.

Ipuinek, edota gezurrek, egunerokotasuna ahaztea lortzen dute, eta pertsona guztiok ipuin baten partaide garelako gustatzen zaizkigu. Ipuinen magia gustukoa badugu, zergatik ez esan? Goazen Gezurrak Kontatzera!

 

Eguna: ekainaren 4an

Tokia: Beñat Etxepare antzokia (Iparralde Gizarte etxea)

Ordua: goizeko 10:00etan

Sarrera: 2 € (bulegoan eskuratu)

 

Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341