IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

IKASGAUR: ariketak sortu eta lanean hasteko tresna digital berria

2018/12/28

 

IKA Gasteiz euskaltegiak eta Iametzak web-aplikazio berri bat sortu dugu elkarlanean: IKASGAUR

Tresna berri honek helburu bikoitza du

- Irakasleek ikasleentzako ariketak sortu ahal izateko tresna izatea

- Ikasleentzako auto-ikaskuntzarako tresna izatea

Ariketak sortzeko bi modu daude, norberak nahi dituen testuetatik abiatuta eta hedabideetatik sistemak erauziko dituen testuetan oinarrituta.

Sistemak egunero gaurkotasunezko hainbat albiste berri jasotzen ditu eta erabiltzailearen esku jartzen ditu. Hau da, bai irakasleek zein ikasleek ariketak prestatzerako garaian testu desberdinak erabili ahal izango dituzte, bai euren sorkuntzakoak, zein iturri desberdinetatik kopiatuak eta baita ere Ikasgaur plataformak eskaintzen dizkien gaurkotasunezko testuak, euskal hedabide desberdinetatik lortuak.

Sistemak bermatzen du eduki horiek lizentzia librea  dutela.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341