IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

IKAPP berriak

2017/12/15

2017an bi IKApp berri prestatuko ditugu Iametzarekin batera. 

  1. Ortografia lantzekoa: euskaraz idaztean ortografia-arazoak badituzu, aplikazio egokia duzu hau.
  2. Leku-izenak lantzekoa: leku-izenak euskaraz zuzen nola idazten diren ikasteko tresna praktikoa , elementu ludikoak txertatuz, ohiko galdera-erantzunez gain, mapa jokoa ere badago.

Ortografia IKApp-a:

  • Ariketak bi mailatan sailkatuta
  • Hitz baten ortografia kontsultatzeko aukera
  • Hitz gehiago txertatzeko, gurekin harremanetan jartzeko atala

Leku-izenak IKApp-a:

Euskaltzaindiak munduko eta Euskal Herriko leku-izenen inguruan dituen arauak eta irizpideak hiru bidetan jorratzen dira: 

  1. Erabiltzaileak kontsultatu nahi duen hitza idatzi ahala sistemak erakutsiko dio datu basean dagoena, 'autocompletar' funtzioa erabiliz.
  2. Kokapena mapa bidez bilatzeko aukera.
  3. Test erako ariketak. Beti erantzun zuzena ikusteko aukera izango da.

Aplikazio hau euskara ikasteko, kasu honetan leku-izenak euskaraz zuzen nola idazten diren ikasteko, tresna praktikoa  da, elementu ludikoak txertatuz, ohiko galdera-erantzunez gain, mapa jokoa ere badago.

Euskal Herriko udalerriak eta auzoak (3000 inguru), munduko estatuak, munduko hiriburuak eta munduko hiri, ibai eta mendi nagusiak (guztira beste 3000 inguru) lantzen dira. 

Bi IKApp-ak Play Store-n edo Google Play-n eskura ditzakezu.

 


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341