Hizkuntzategiaren I. Mintegia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
2021/02/12
Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango da, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan.
Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen dituen aukerak erabiliz: idatzizko txata, audioa edota bideoa.
NOIZ: Otsailak 17, 12:00-14:00