IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Gasteizko Euskaraldia datuetan

2019/01/07

Euskaraldia era kuantitatiboan baino, era kualitatiboan ulertzen badugu ere, hizkuntza ohiturak aldatzea baita erronka, zenbakien bitartez neurtzeak ere garrantzia dauka.

Gasteizen 12975 pertsonek eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko, horietatik 8337k Ahobizi rola aukeratu dute  eta 4638k Belarriprest rola.

Generoari erreparatuta, 8156 emakume izan dira, 4520 gizonezko eta 299 ez binario.

Adinari begiratuz gero 31-45 urte bitartean pilatzen dira parte hartzaile gehienak (5422), 16-30 eta 46-60 urte bitartean pilatzen dira ia beste parte hartzaileen erdia 3532 eta 3333 partaide horietako bakoitzean. 61 urtetik gorakoen parte hartzea oso txikia izan da, izan ere, 658 lagunek baino ez dute izena eman.

Auzoei begiratuta, Erdigunea[ izan da parte hartzaile gehien batu dituena (1409) eta justu beste aldean Errekaleor daukagu, auzo txikiena, 22 partaiderekin.

  1. EMAITZA OROKORREN ARGIBIDEAK:

Datu hauei erreparatuta, Euskaraldiak 31-45 adin tartean presentzia handiagoa izan duela azpimarratu behar da, eta emakumeen artean izandako harrera ere nabarmentzekoa da. Esan dezakegu Euskaraldiaren parte hartzailearen perfila Ahobizi rola hautatu duen emakumearena dela, 31-45 urte bitartekoa.

Auzoen irakurketa egitea ere interesgarria suertatu daiteke. Salburua eta Zabalgana auzoetan izandako presentzia nabarmentzekoa da, adin tarte horri erantzuten dioten auzoak dira hauek, soziologikoki, euskalduna den populazio handiagoa baitute. Erdigunean, hainbeste herritarrek izena eman izana ere zeharo nabarmentzekoa da.

Gasteizko datu soziolinguistikoei erreparatuta, gure hirian Ahobizi eta Belarriprest rola hartu zezaketen herritarren artean, hau da, 16 urtetik gorako euskaldun eta ia euskaldunen (81.000 inguru) %16ak parte hartu duela esan dezakegu.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341