IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Euskaraz saiatu eta asmatu!

2018/12/09

Gasteizko “11 ber bi festibala”-ren barruan ospatu zen  gazte mintzodromoa Oihaneder Euskararen Etxean, hiriko Lanbide Heziketako, Batxilergoko eta IKAko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Euskaraz saiatzea merezi duela adierazi zuten parte-hartzaileek eta hizkuntza erabiltzeak bere fruituak ematen dituela frogatu du saioko gonbidatu bereziak, Aiora Mujikak, sare sozialetan @probatxoa bezala ezagutzen dugunak.

Bai Euskarari Elkarteak antolatu zuen topaketa, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, ikasleen arteko harremanak euskaraz sustatzeko eta bizitzako arlo ezberdinetan hizkuntzaren egoeraz eztabaidatzeko.

Launakako taldetan elkartu ziren parte-hartzaileak eta arlo ezberdinei buruz mintzatzeko aukera izan zuten. 

Hemen egun horretako argazkiak.

 


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341