IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

"Euskararekin gehiago ahalko duzu"

2019/09/09

Erakunde eta euskaltegien ordezkariekin batera, prentsaurrekoan hitza hartu du Joyse Vitorino de Medeiros ikasleak.Euskararekin gehiago ahalko duzu’ lelopean, irailaren 27ra arte luzatuko da aurtengo matrikulazio kanpaina, Euskal Autonomia Erkidegoan 103 euskaltegietara milaka herritar erakartzeko asmoz. Aurreko urteetako matrikulazio datuak berritzen badira, 35.000 ikasle inguruk ekingo diote euskara ikasteko edo bere gaitasuna hobetzeko erronkari. 2019-2020 ikasturtean, gainera, inoiz baino dirulaguntza gehiago izango dituzte ikasleek: Eusko Jaurlaritzak ikasleentzako dirulaguntzetara bideratutako aurrekontua % 37 igo du aurten (iaz % 44 igo zen). Helburua da erakunde guztien dirulaguntzak baliatuz 2020-2021 ikasturterako doakoa izatea euskararen irakaskuntza B2 mailara arte.

Berri osoa (euskadi.eus)


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341