IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak

2019/09/17

Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Horixe da Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz emaitzen azterketatik atera den ondorio nagusietako bat, Soziolinguistika Klusterrak egin duen ikerketa baten arabera. Azterlana burutzeko Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia lankidetzan aritu dira, Klusterrarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin batera, eta gaur horren xehetasunak aditzera eman dituzte Donostian egin den prentsaurreko batean.

‘Euskaraldia I. Emaitzen azterketa’ lanaren aurkezpena EHUko Gipuzkoako campusean egin da, eta bertan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Garbiñe Mendizabal, Hizkuntza Berdintasuneko Gipuzkoako zuzendaria; Elena Laka, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea; Pello Jauregi, ikerketaren zuzendaria; eta Uxoa Anduaga, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria. Ikerketa Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egin da, gainontzeko erakundeekin lankidetzan, eta ondorioak honako helbide honetan kontsultatu daitezke: https//euskaraldia.eus/2018-ikerketa/

Berri osoa: soziolinguistika.eus


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341