Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu da
2019/11/21
Donostiako San Telmo museoan aurkeztu da urtebete barru, 2020ko azaroaren 20an, hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu duten ekitaldian, hurrengo Euskaraldiak izango dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaile eta sustatzaileek.
Donostian egindako aurkezpenean azaldu da gaurtik aurrera entitateek Euskaraldian inskribatu eta ariketarako martxan jarriko dituzten ariguneen berri eman dezaketela. Izen-emate honekin irekitzen da mota guztietako entitateek Euskaraldiari begira lanketa egiten hasteko aldia. Berri osoa: euskaraldia.eus