IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Euskaltegira hurbiltzeko deia egin diete ikasleen gurasoei

2014/09/18

 

 

Matrikulazio kanpaina bete-betean dira euskaltegiak irailean, eta hezkuntzako eragileen babesean agertu dira Bilbon, ikasleen gurasoei dei egitera. Arrazoi askok bultzatuta joaten dira ikasleak euskaltegira, baina horietako bat maiz izaten da seme-alabekin euskaraz komunikatzeko gogoa.

Euskara zabaltzeko bidean gurasoek zeregin handia dutela ohartarazi dute: "Euskaraz hezteko ereduak badaude, baina euskaraz badakiten gurasoek seme-alabei euskaraz hitz egin behar diete, eta ez dakitenek prestakuntza jaso beharko lukete".

Gurasoentzat propio prestatutako ikastaroak ematen dituzte euskaltegietan, eta hazkunde handia izan dutela nabarmendu du HABEko zuzendari Joseba Erkiziak.

Euskaltegien sare zabala bildu da agerraldian: AEK, IKA, Batuz, Bai&By, Elkarlan, Deustuko euskal irakaslegoa, Aurten bai, Maizpide eta udal euskaltegiak. Hezkuntzaren esparrutik, han izan dira Ikastolen Elkartea, Kristau Eskola eta EHIGE, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341