IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2021

2021/03/18

Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2021 urtean.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla: 

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko epealdian.
  • 2020-2021 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2020-2021 ikasturtean A1 edo A2 edo B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2020ko deialdietako bigarren azterketaldietan edo 2021eko deialdietako lehen azterketaldietan.

 Bestalde, dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2021eko irail-urri bitartean izango dela aurreikusten da.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341