Euskaltegien izenean hedabideetan zabaldu dugun iritzi-artikulua
2015/01/30
HELDUEN EUSKALDUNTZEA NORMALIZATZEKO IBILBIDE ORRI BATEN BEHARRA
AEK, Aurten bai, Bai&By, Batuz, Deustuko Euskal Irakaslegoa, Hegoalde, Elkarlan, Gotzon Garaitaonaindia, IKA, Labayru, Leizaur eta Maizpide euskaltegiek batetik hedabideetan zabaldu dugun iritzi-artikulua, eta bestetik iritzi artikulu horren harira Bizkaia irratian egindako elkarrizketarako esteka.
Bi urte igaro dira Gobernu aldaketa egin denetik. Aldaketak, euskaltegietan bizi genuen orduko egoera eskasa (ikasle jaitsiera, diru laguntzak izoztuta, ikasleei bideratzen zitzaizkien diru laguntzarik gabe) bideratzeko itxaropena piztu zigun.
Horretaz gain, azken bi urteetan hainbat dokumentu landu eta onartu dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik, horien artean Euskararen Agenda Estrategiakoa moduan ezagutzen duguna. Aipatu dokumentu honetan, Helduen Euskalduntze arloari dagozkion estrategiak agertzen dira, eta horiek guztiek berresten dute Helduen Euskalduntzeari onartzen zaion izaera estrategikoa.