IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

#eleuskeramekilika

2017/11/28

#eleuskeramekilika

 

Zer egin behar duzue?

  • Bideo laburra grabatu, horizontalean.
  • #eleuskeramekilika bideoan kilika hitzak agertu behar du, gainerakoa librea da: keinu bidez zerk kilikatzen zaituzten adierazi, “el euskera me kilika” beste hizkuntza batzuetan esan …

Nola parte hartu?

  • Azaroaren 29tik abenduaren 5era  abenduaren 15era bitartean, grabatu #eleuskeramekilika bideoa.
  • Bidali whatsapp bidez 688733178 telefonora.
  • Ez ahaztu zuen irakaslearen izen-abizenak jartzea!

             Talde bakoitzak nahi beste bideo graba ditzake

Txapelketaren oinarriak

Txapelketan parte hartzen duten guztiek beren-beregi lagatzen dituzte jabetza intelektualari zein irudiari dagozkion eskubide guztiak, eta horiek erabiltzeko baimena ematen dute; beraz, parte-hartzaileek Ardatz Kultur Elkarteari lagatzen dizkiote txapelketarako bidaltzen dituzten bideoen jabetza intelektual eta industrialaren ustiapen-eskubideak, edo/eta irudiari dagozkionak.

Ardatz Kultur Elkarteak eskubide osoa izango du ezegokitzat jotzen dituen edo txapelketaren oinarriak betetzen ez dituzten bideoak ez argitaratzeko edo ezabatzeko.

 


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341