IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

EHUko uda ikastaroak:"Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza"

2019/05/22

Cursos de Verano UPV/EHU logoDagoeneko apunta daiteke EHUk urtero antolatzen dituen udako ikastaroetan(egitarau osoa). Uztailaren 4tik eta 5era bitartean HABErekin batera irakasleei zein publiko orokorrari zuzendutako bat emango da: "Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza". Aipatu beharra dago maiatzaren 31a baino lehen apuntatuz gero matrikula murriztua izango dela.

Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek; aldaketa handia eta etengabekoa da. Horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa —etengabeko ikaskuntza alegia— izan daiteke erantzuteko bide egokia. Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik ikastea betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Beste alde batetik, komunitatea oro har ondo baloratutako terminoa den arren, badago ikuspegi hori kolokan jartzen duenik; gainera, teknologiek ere badituzte arriskuak eta mugak.

Baina, azken finean, ezin da alde batera utzi egun komunitateek —eta, zehatzago esanda, ikas-ziberkomunitateek— garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko eskaintzen duten aukera. Ikas-ziberkomunitateez eta elkarrekin/elkarrengandik ikasteko esparruez hausnartzeko zein erabakiak hartzeko tartea izango dugu tailer honetan.

Helburuak

Partaideen garapen profesionalari begira ikas-ziberkomunitateak sortu eta garatzeko aukerei buruzko hausnarketa sustatzea.

Partaideen gaitasun digitalak garatzea eta hobetzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

MATRIKUKLATZEKO, HEMEN.

Kolaboratzaileak

  • HABE

Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341