IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

EGA azterketak amaitu dira EAEn

2019/05/21

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da berriz egingo EGA Euskara Gaitasun Agiriaren azterketa. Aurrerantzean, euskara maila hori frogatu nahi dutenek HABEren C1 azterketa egin beharko dute, EGAren baliokidea dena Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren titulu eta ziurtagirien estandarrean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ari da horren berri ematen egunotan. 

Aurten, EGArako deialdi bakarra egon da —bi egiten ziren lehen— Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. HABEren C1 azterketa egin nahi dutenek horretan matrikulatzeko epea zabalik izango dute ekainaren 26tik uztailaren 9ra arte. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu du EGA kentzeko erabakia, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan izango du eragina.

Infoa: berria.eus

 


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341