IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Bihar, hilak 9, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa

2018/11/08

Ostiral honetan, hilak 9, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa izango da Bilbon. IKA euskaltegia ere hantxe egongo da. Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak. Orain artekoan ekarpen oparoa egin dugu euskaltegiok; izan ere,  eragin zuzena izan dugu tokian tokiko giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.

 

Prozesuari bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauden tresnak mahai gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…

bera garatzen.

 

Baina prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauzkagun tresnak mahi gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…

Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko digulakoan gaude.

 
 

Helburuak

  • Biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta HEA horren baitan kokatzea.
  • Joera pedagogiko berriek dakartzaten ondorioak eta eskaintzen dituzten aukerak aztertzea.
  • Lan munduan eragiteko, testuinguruak interpretatu eta egokituta programatzeko aukerak aztertzea.
  • Ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu eta berau lantzeko irizpideak jasotzea.
  • IKTek ematen dizkiguten aukerak aztertzea.
  • Jarduera arrakastatsu batzuk aztertzea, ondorioak atera ahal izateko.
 

Edukiak

EGITARAUA

AZAROAK 9, ostirala

08:30-9:00 - Dokumentazioaren banaketa.

09:00-9:15 - Aurkezpena eta ongi etorria.

9:15-10:00 - Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?

  • Paul Bilbao (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia)
  • Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

10:00-10:30 - Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik.

  • Josu Perales (HABE)

10:30-11:30 - Mahai ingurua. Euskalduntze alfabetatzea: Eraginkorrak gara? Norantz goaz?

11:30-12:00 - Atsedenaldia

12:00-12:45 - Euskaldun berriak eta euskaldundu direnak. Nola eragin diegu? Zer behar dute?

  • Esti Amorrortu (Euskal Ikasketen Saila, DU)
  • Jone Goirigolzarri (Euskal Ikasketen Saila, DU)

12:45-14:00 - Lan mundua: Elefantea. Plangintzak: Inurri-lana. Sareak euskalduntzen.

  • Patxi Saez (Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea)
  • Mayi Etxebarria (Elhuyar)

14:00-15:30 - Bazkaria

15:30-16:30 - HEOC. Zer eskatzen digu eta zer eskaini?

  • Luis Maria Gonzalez de Txabarri (HABE)

16:30-17:30 - Zelan irakatsi ikuspegi berri batetik.

  • Roberto Mielgo (Hizkuntza eta Literturaren Didaktika Saila, BAM)

 

AZAROAK 10, larunbata

09:00-10:00 - Berbetan, eleketan, mintzatzen irakatsi. Ahozkoaren garrantzia.

  • Leire Diaz de Gereñu (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU)
  • Josune Zabala (Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria)

10:00-11:00 - Zer dugu eta zer beharko genuke: Materialgintza.

  • Ane Ortega (Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila, BAM)

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-12:30 - Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak.

  • Abel Camacho (Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria)
  • Mikel Iruskieta (EHU/UPVko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria)

12:30-13:30 - Esperientzia eredugarriak.

  • COMBI proiektua (Petra Elser)

13:30-14:00 - Ondorioak eta amaiera.

.Nori zuzendua

  • Euskaltegiko irakasle eta profesionalei.
  • Ikertzaileei.
  • Hizkuntzalariei.
  • Irakasleei.
  • Hizkuntza politikaren kudeatzaileei.
  • Euskara biziberritzeko plangintzetan ari diren profesionalei.
  • Alderdi politikoetako euskara arduradunei.
  • Sindikatuei.
  • Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

MATRIKULATZEKO

  • Hasiera-data: 2018(e)ko azaroaren 9a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko azaroaren 10a
  • Tokia: Bilbo - Euskaltzaindiaren Egoitza
  • Nola heldu: www.euskaltzaindia.eus
  • Ordutegia: Ostirala-Larunbata. 9:00-17:30 / 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 50,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 45,00 €. Bazkideak: 37,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urriaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 5a

 

 

 

 

 


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341