IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

AZAROAREN 15EAN BANATUKO DIRA LAZARRAGA SARIAK

2018/11/02

Urriaren 18an itxi zen hautagaiak aurkezteko epea. Lan mundua eta euskararekin zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatu ziren haien kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera.

Hautagaiak aurkeztuta, epaimahaiaren lana da orain Lazarraga Sariak zeintzuk jasoko dituzten erabakitzea. Epaimahaia LANABES Araban euskara lanean ekimeneko kideek osatuko dute. Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko Konderrian euskarak eremu sozioekonomikoan duen presentzian eragin eta handitzearen alde egindako lana baloratuko dute.

Bost saritu

2018ko sariketan bost sari dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartuko dira kontutan:

  • Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
  • Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontuan hartuko dira, hala nola:

  • Euskaraz lan egiteko baliabideak.
  • Kontratazioak.
  • Barne agiriak.
  • Kanpo komunikazioa.
  • Hizkuntza paisaia.
  • Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
  • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
  • Formazioa euskaraz eskaintzea.
  • Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
  • Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.
  • Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 15ean izango da, 19:30ean, Artium museoan.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341