IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Aurten...AURREZ AURREKO TELEMATIKOAK eskainiko ditugu!

2020/05/12

Aurten, lehenengo aldiz, ekainetik aurrera AURREZ AURREKO ikastaro TELEMATIKOAK eskainiko ditugu Gasteizko IKAn, bai udarako, bai urritik aurrerako ere.

Ikastaro horietan, telematikoki bada ere, aurrez aurre emango ditugu ordu guztiak; ikastaro telematikoak, bai, baina euskaltegiko ordutegi berean. Bideo-deien bitartez, aurrez aurre egongo bagina bezala arituko gara. Hau da, euskaltegia etxera eramango dizugu.  

Ordutegi finkoa izango dute eta nor bere mailako ikastaroan ariko da. Bideo-dei bitartez irakasleak zurekin kontaktu zuzena izango du eskolak irauten duen denboran; horrela, modu presentzialean euskaltegian egiten dugun bezala, azalpenak zuzenean eman, zalantzak argitu,  mintzamena praktikatu, eta  eginkizunen eta ariketen zuzenketak  eskola-orduetan egingo ditugu. Zuretzako tutoretzak ere ikastaroaren ordutegiaren barruan txertatuko ditugu.

Aukera izango duzu, euskaltegian izango bazina bezala, ikaskideekin taldetxoka eginkizunak prestatzeko-binaka, hirunaka.-; edota jolas didaktikoak egiteko eta tertuliatxoak egiteko. Eta dena grabaturik geratuko da, errepasatu edo kontsultatu nahi baduzu ere. Beti izango dituzu astean landutako ariketak eta azalpenak eskuragarri.

Hauek HABEk homologatutako ikastaroak dira.

https://www.facebook.com/ikagasteiz/videos/192667491775429/?t=18


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341