IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

AURREZ AURREKO TELEMATIKOAK, euskaltegia etxetik

2020/05/12

AURREZ AURREKO ikastaro TELEMATIKOEK euskaltegia etxera eramaten dizute!

Ikastaro hauetan, telematikoki bada ere, aurrez aurre emango ditugu ordu guztiak; ikastaro telematikoak, bai, baina euskaltegiko ordutegi berean. Bideo-deien bitartez, aurrez aurre egongo bagina bezala aritzen gara. Hau da, euskaltegia etxera eramango dizugu.  

Ordutegi finkoa dute eta nor bere mailako ikastaroan aritzen da. Bideo-dei bitartez irakasleak zurekin kontaktu zuzena izaten du eskolak irauten duen denboran; horrela, modu presentzialean euskaltegian egiten dugun bezala, azalpenak zuzenean eman, zalantzak argitu,  mintzamena praktikatu, eta  eginkizunen eta ariketen zuzenketak  eskola-orduetan egiten ditugu. Zuretzako tutoretzak ere ikastaroaren ordutegiaren barruan txertatzen ditugu.

Aukera izango duzu, euskaltegian izango bazina bezala, ikaskideekin taldetxoka eginkizunak prestatzeko-binaka, hirunaka.-; edota jolas didaktikoak egiteko eta tertuliatxoak egiteko. Bestalde,  Classroomaren bitartez beti izango dituzu astean landutako ariketak eta azalpenak eskuragarri.

Hauek HABEk homologatutako ikastaroak dira.

https://www.facebook.com/ikagasteiz/videos/192667491775429/?t=18


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341