IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Aurrematrikula 2022-2023

2022/06/03

Kaixo!

Hurrengo urtean euskaltegian izena emateko asmotan zaude? Egon adi, hau interesatzen zaizu eta!

2022-2023 ikasturterako IKA euskaltegian aurrematrikulatzen zareten ikasleei %15eko deskontua egingo zaizue iraileko matrikulazio kanpainan. EKAINEAN eta UZTAILEAN egin ahal izango duzue, eta ONLINE egin beharko duzue. 

NOLA egiten da?

  1. Aurrematrikula egitea beste edozein ikastarotan apuntatzea bezala da: matrikulazioa.ikaeuskaltegiak.eus gunean sartu, “Aurrematrikula” aukeratu, eta guneak egiten dizkizun galderei erantzun.
  2. Inoiz ez zarela gurean ONLINE matrikulatu? Lasai, alta eman behar da lehenbizi, baina erraza da. Goiko eskuinaldean topatuko duzun “Saioa Hasi” botoian klikatu, eta “Alta eman” jartzen duen gunean sartu. Horrela, zure datuak gordeta geldituko dira hurrengoetarako ere.  
  3. Erregistratuta zaudelarik , matrikulazio prozesua oso erraza eta intuitiboa da, kasu gehienetan aurrera egin besterik eskatzen ez duena; aurrematrikulazioaren kasuan, gainera, ikastaro hautaketarik ez duzu egin beharko, hori irailerako utziko dugu eta.
  4. Datu pertsonalen eremuan sartzen zarenean, matrikula arruntetan bezalako informazioa eskatuko zaizu, baina datu gutxiago ematea daukazu:  “Kolektiboa” eta “Formakuntza” atalak ez duzu bete beharrik, irailean egingo duzu nahi duzun ikastaroan apuntatzean.
  5. Azken fasean, “Ordainketa”-n, aurrematrikula ordaindu beharko duzu: 100 euro, iraileko matrikulatik deskontatuko direnak.
  6. Irailean ezin izango bazenu matrikulatu, lasai: dirua itzuliko dizugu, arazorik gabe.

 

Aurrematrikulatu eta gero zer?

Irailera arte, ezer ez. Irailean, normal-normal matrikulatuko zara-nahi duzun maila eta erritmoan, bulegoetan edo online-, eta %15eko deskontua aplikatuko zaizu aukeratutako ikastaroaren prezioan.

Hori da guztia. Edozein zalantzatarako, bulegoan galdetu lasai.

Anima zaitez eta egin AURREMATRIKULA hurrengo urterako!


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341