Araban da, bai, baina…2021
2021/04/21
Urtero bezala, "Araban da, bai, baina..." kultur txapelketari ekin diogu.
- Arabako txokoak izango dituzte ikergai ikasleek, hainbat argazkiren bidez.
- Galdera sortak ostiraletan jasoko dituzue eta erantzunak hurrengo ostiralerako utzi behar dituzue bulegoetan.
- Galderen erantzunak, lehenengo, web-orrian eta sare sozialetan (Facebook eta Twitter) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
- Honako hau izango da egutegia:
- Girotzea: apirilaren 21etik 27ra (erantzunak apirilaren 29an).
- 1. galdera sorta: maiatzaren 3tik 7ra (erantzunak maiatzaren 11n).
- 2. galdera sorta: maiatzaren 17tik 21era (erantzunak maiatzaren 25en).
- 3. galdera sorta: maiatzaren 31tik ekainaren 4ra (erantzunak ekainaren 8an).
- Finala: ekainaren 17an egingo dugu. Zehaztuko ditugu aurrerago tokia eta ordua.
Hauexek dira gure sare sozialen helbideak:
Facebook: IKA Gasteiz
Twitter:@IKA_Gasteiz
Hona girotze faseko galderak: GIROTZE FASEA