'Araban da, bai, baina...' lehiaketaren bigarren saria
2019/12/03
Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn eta, hori dela eta, ALEAren irakurle guztiekin partekatu eta guztioi aukera eman nahi izan diogu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko.
Hiru astean behin, Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatuko da erantzunak asmatzen dituztenen artean eta, horretaz gain, irabazleek Alea taldea osatuko dute abenduaren 19ko Gasteizko euskaltegien arteko finalean.
Bigarren saria Izarrara joan da eta irabazlea Begoña Ganzabal izan da. Arabako produktuez osatutako kutxa bat lortu du.