IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

ALEA Arabako astekariaren aurkezpen jaia azaroaren 29an izango da

2014/11/21

 

Azaroaren 29an ALEA euskara hutsezko Araba mailako astekari berriaren aurkezpen jaia ospatuko da.

Egun horretan Arabako astekari berria ezagutzeko aukera egongo da, festan aurkeztuko den 0 zenbakia kalean izango baita. Alea aldizkariak, euskara ardatz izanik,  lurraldea informatiboki kohesionatzea du helburu, Arabako kuadrillen kolore anitzak hurbilduko dizkigunak.

 

Aurkezpen jaia Oihaneder Euskararen Etxean izango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera adin eta gustu guztietako pertsonen gozamenerako ekintzak, haur-ginkana, “Euskararen espektakulue” bakarrizketa Oihan Vegarekin, bertsoak, dantza, Jon Basaguren eta Libe kontzertuan eta zizka-mizkak!

 

ZATOZ zure ALEA jarri eta jasotzera!

 

ALEA gehiago ezagutu nahi baduzu, hona hemen ALEAren aurkezpen bideoak:

 

1. bideoa

 

2. bideoa


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341