IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

KANTU BAZKARIA

Iruñerriko IKA euskaltegien MILAKA ARGI NAFARROAN kanpainaren barnean antolatu dugun KANTU BAZKARIRA gonbidatu nahi zaitugu/zaituztegu . Bazkaria, urriaren 25ean, Iruñeko Arrano Elkartean izanen da.

Ekitaldi honen helburua Iruñerriko euskaltegientzat diru pixka bat ateratzea da eta kantu bazkariaz giro bikainean gozatzea.

Mesedez, lagun iezaguzu zabaltzen, birbidali mezu hau hurbilean dituzun, senide, lagun, ezagun zein talde, elkarte, jende multzo, eta abarrei...

Eskerrik asko. Irakurri +

Euskaltegira hurbiltzeko deia egin diete ikasleen gurasoei

 

 

Matrikulazio kanpaina bete-betean dira euskaltegiak irailean, eta hezkuntzako eragileen babesean agertu dira Bilbon, ikasleen gurasoei dei egitera. Arrazoi askok bultzatuta joaten dira ikasleak euskaltegira, baina horietako bat maiz izaten da seme-alabekin euskaraz komunikatzeko gogoa.

Euskara zabaltzeko bidean gurasoek zeregin handia dutela ohartarazi dute: "Euskaraz hezteko ereduak badaude, baina euskaraz badakiten gurasoek seme-alabei euskaraz hitz egin behar diete, eta ez dakitenek prestakuntza jaso beharko lukete".

Gurasoentzat propio prestatutako ikastaroak ematen dituzte euskaltegietan, eta hazkunde handia izan dutela nabarmendu du HABEko zuzendari Joseba Erkiziak.

Euskaltegien sare zabala bildu da agerraldian: AEK, IKA, Batuz, Bai&By, Elkarlan, Deustuko euskal irakaslegoa, Aurten bai, Maizpide eta udal euskaltegiak. Hezkuntzaren esparrutik, han izan dira Ikastolen Elkartea, Kristau Eskola eta EHIGE, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera. Irakurri +

#euskaltegifenomenoa

Bertan hedatzen dituzten bideoez gain, euskaltegietan ari diren lagunen esperientziak ere hedatzea eskatzen dute. Horretarako, telefonoarekin grabatutako bideoak, selfiak... erabili daitezke eta baita esperientziak kontatuz idatzizko mezuak ere, guztiak #euskaltegifenomenoa traola erabilita.

Hona hemen (adibide gisa) argitaratutako bost bideoen lehenengo partea:

1.- Marian Fernandez (1. partea)

2.- Koldo Abrego (1. partea)

3.- Txari Eleta (1. partea)

4.- Fakun Aznarez (1. partea)

5.- Javi (1. partea)

  Irakurri +

BERTSO SAIOA Atarrabiako gune eszenikoan

 

 

Milaka argi Nafarroan kanpainaren baitan eta Iruñerriko IKAk antolaturik, irailaren 20an, arratsaldeko 7etan Atarrabiako gune eszenikoan BERTSO SAIOA.

Bertsolariak: Igor Elortza, Sustrai colina, Julio Soto, Amets Arzallus eta jon Maia

Gai-jartzailea: Alaitz rekondo

Sarrerak salgai: iruñerriko euskaltegietan eta www.villava.es/actualidad/agenda helbidean (9€).

Animatu!

Mesedez, lagun iezaguzu zabaltzen,  birbidali mezu hau hurbilean  dituzun senide, lagun, ezagun zein talde, elkarte, jende multzo eta abarrei….

Eskerrik asko zure arreta eta laguntzarengatik Irakurri +

Gasteizko IKAren lehen kros mistoa

Kaixo, lagunok!

 

2014ko irailean IKA euskaltegiek 25 urte beteko dituzte. Hori dela eta, datorren irailaren 14an goizeko 11:30ean Gasteizko IKAk kros mistoa antolatuko du, Arka plazan hasi eta 6 km egin ondoren leku berean bukatuko da. Baina ez da edozein motatako krosa izango, ez horixe; gurea binakako kros mistoa izango da: mutil eta neskaz osatutako bikoteek parte hartuko dute, eta elkarrekin iritsi beharko dute helmugara.

 

Parte hartzaile guztiei kamiseta teknikoa oparituko diegu, eta, gainera, urte osoko bi matrikula zozketatuko ditugu denen artean.

 

Lasterketan izena emateko: www.herrikrossa.com

 

EUSKARAREN PAUSOA ARINDU!!

 

krosaren argazkiak


  Irakurri +

"DESENTXUFATUAK" ANTZEZLANA

Ez Dok Hiru antzerki taldeak “Desentxufatuak”  lan komikoa aurkeztuko du . Patxo Telleria eta Mikel Martinezek parte hartzen dute euskazko antzezlan honetan. Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larruaizetara” lanak berreskuratu eta horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.

Patxo Telleriak idatzitako testuan oinarrituta dago “Desentxufatuak”,  bitarteko tekniko gutxirekin egindako lana. Irakurri +

HABEren euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-probak. 2014

 

Matrikula-epea Martxoaren 26tik apirilaren 2ra
Onartuen zerrenda Apirilaren 4an
Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian Maiatzaren 6tik 10era
Entzumeneko eta irakurmeneko emaitzak Maiatzaren 15ean
Idazmeneko proba Maiatzaren 17an
Idazmeneko emaitzak Ekainaren 12an
Mintzameneko proba 1. eta 2. mailak: Ekainaren 19, 20 eta 21ean
3. maila:  Ekainaren 27 eta 28an
4. maila: Ekainaren 28an
Emaitzak Uztailaren 9an

  Irakurri +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341