Albisteak
Sexijentziak askatuz
Aktorea gaixotu egin da, eta bertan behera utzi behar izan dugu.
Sinopsia:
Pituxak ez du orgasmorik. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?

Aldabe Gizarte Etxean
Goizean: 10:15ean
Arratsaldean: 15:45ean
Dokumentalaren sinopsia:
Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean "amets txiki bat betetzen". Errepideko zeharkaldia bera baino garantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak.
Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.
Irakurri +
2014-2016 epealdian Canal + plataforman estrenaldiak izandako filmak eta telesailak euskaraz azpititulaturik ikusi nahi dituzu? Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 179 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpitituluak jarri ditu eskuragarri.
Euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz
Irakurri +
Hauek izan dira #otsailekopipermina argazki-txapelketaren irabazleak:
A. BAS

Azeri gorria

ZORIONAK! Irakurri +
#otsailekopipermina
Argazkia bidaltzeko epea urtarrilaren 27ra arte luzatu dugu. Oraindik garaiz zabitza!
Zer egin behar duzu?
- Pipermina agertzen den argazki bereziren bat egin.
Nola parte hartu?
- Urtarrilaren 19tik 24ra bitartean #otsailekopipermina argazkia atera.
- Bidali whatsapp bidez 688800713 telefonora.
Ez ahaztu zure izena/ezizena jartzea!
- Argazkia @ikagasteiz Facebook-orrian zabalduko dugu.
- Urtarrilaren 30erako boto gehien jasotzen dituzten bi argazkiek otsailaren 3ko Euroligako Baskonia-Real Madril partida ikusteko bina sarrera lortuko dituzte
- Klikatu atsegin dut gure Facebook-ean, eta argazki guztiak ikusiko dituzu.
Txapelketaren oinarriak
Txapelketan parte hartzen duten guztiek beren-beregi lagatzen dituzte jabetza intelektualari zein irudiari dagozkion eskubide guztiak, eta horiek erabiltzeko baimena ematen dute; beraz, parte-hartzaileek Ardatz Kultur Elkarteari lagatzen dizkiote txapelketarako bidaltzen dituzten argazkien jabetza intelektual eta industrialaren ustiapen-eskubideak, edo/eta irudiari dagozkionak.
Ardatz Kultur Elkarteak eskubide osoa izango du ezegokitzat jotzen dituen edo txapelketaren oinarriak betetzen ez dituzten argazkiak ez argitaratzeko edo ezabatzeko. Irakurri +
@euskaljakintza-k gure ikasleei eskaini die #gaurkohitza
Irakurri +
Zorionak eta on egin!
Irakurri +
ETB1ek 'Euskalduna naiz, eta zu?' saioa estreinatuko du datorren asteazkenean. Irakurri +
C2
Zer da C2?
Testugintzara bideratutako gaikuntza berezia da: testu bat (idatzizkoa nahiz ahozkoa) sortzeko orduan kontuan hartzekoak diren eragile guztietan sakonduko dugu. Hizkuntza-maila orokorra landuko dugu (ikastaroan), gero zuk zure esparruan maila espezifikoa erakuts dezazun (proiektuan). Irakurri +
C1
Zertaz ari gara?
Izaera birtuala eta aurrez aurrekoa biltzen dituen ikastaro batez ari gara, hain zuzen gure eguneroko aurrez aurreko eskoletara etortzeko aukerarik ez duten ikasleentzat, edo besterik gabe maila modu birtualean jorratu nahi dutenentzat.
Irakurri +
Irakurri +
Gasteizko IKAk atzo jaso zuen Urrezko Bikain Ziurtagiria!
Irakurri +
Hementxe duzue 2016ko azterketa ofizialen inguruko informazioa:
2016ko ohiko egiaztatze deialdia
2016ko ohiko egiaztatze-deialdiak egiteko ebazpena
2016ko deialdi irekia
Materialak, dokumentuak
Puntuazio taulak
Nafarroako Gobernuaren EGA azterketa
2016ko bigarren deialdia
Egutegia
Azterketa ereduak
Zuzenketa irizpideak Irakurri +
C-1
Data: urriaren 14an
Ordua: arratsaldeko 16:00etan
Tokia: GASTEIZ euskaltegia
Errege-erregina Katolikoak 15 C
01002 – Vitoria-Gasteiz
OHARRA: Data aldaketa urriaren 6a baino lehen, bulegoetan.
C-2
Data: Urriaren 10ean
Ordua: Arratsaldeko 18:00etan
Tokia: GASTEIZ euskaltegia
Errege-erregina Katolikoak 15 C
01002 – Vitoria-Gasteiz
Arazorik izanez gero, deitu edota jo euskaltegietara.
Oharra: Aztergaien zerrendak eta orduak euskaltegietan ikusgai daude.
Irakurri +
Urritik aurrera euskara errazago ikasi nahi baduzu, hementxe duzu zuretzat bereziki prestatu ditugun ikastaroak. Beti bezala, ikas eta ari! Matrikulikate!
Irakurri +
Hauxe izango da uztailean eta abuztuan gure Aratz eta Zaldiaran euskaltegietako bulegoen ordutegia:
Irakurri +
Otsailetik aurrera euskara errazago ikasi nahi baduzu, hementxe duzu zuretzat bereziki prestatu dugun eskaintza. Beti bezala, ikas eta ari!
2016-2017 ikasturteko ikastaroak
Irakurri +
Udako ikastaroetarako matrikulazioa irekita: 5 ordu, 2 ordu, edota barnetegiak zure esku Irakurri +

Hemen da gure X. EUSKARBEL TXAPELKETA!
Aurten, 4 talde txapeldun izango dira:
- A1 eta A2 (A2-1 / A2-2)
- B1 (B1-1 / B1-2)
- B2 (B2-1 / B2-2)
- C1 (C1-1 / C1-2 / C2)
Kanporaketak ere, noski, mailaka antolutako dira eta, ahal izanez gero, izena eman duten taldeen ordutegiaren eta euskaltegiaren arabera.
Talde bakoitzeko jokalari-bikote bakar batek jokatuko du, baina beren ikaskideek lagundu ahal izango diete jokaldiak pentsatzen.
Hiztegia eta irakasleak erabiltzea, jakina, debekatuta.
TALDEEK IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA
maiatzaren 2a.
KANPORAKETAK
1. kanporaketak: maiatzaren 12an
FINALAK
Maiatzaren 19an, (OSTEGUNA) Gasteiz euskaltegian, arratsaldeko 19:30ean. Azken partidak hasi baino lehen, askari goxoa izango dugu indarberritzeko.
SARIAK
Maila bakoitzeko talde irabazleak DIPLOMA eder bat izango du eta TXEKE bat nahi duen modu ludiko-gastronomikoan gastatzeko.
Anima zaitezte, bada, eta eman izena txapelketa honetan. Horretarako ikasleen “txokoan” taula bat jarri dugu.
ARGAZKIAK
Irakurri +
Lehen deialdian B1 mailako probak euskaltegietan egingo dira. Matrikula egiterakoan, aurkeztu ahal izateko kalifikazioa emandako euskaltegiaren izenean egin behar izan da matrikula. Ondorioz, B1eko proba guztiak euskaltegi horretan egin beharko dira.
Norbaitek probak beste euskaltegi batean egin beharra izango balu, egin dezala eskaria. Eskaria egiteko epea: apirilaren 25a eta 26a. Irakurri +
HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 2016ko bigarren deialdian parte-hartu nahi baduzu, irailaren 16tik 22ra bitartean egin behar duzu matrikula.
Mailaz mailako informazio guztia hemen daukazu:
http://gasteiz.ikaeuskaltegiak.eus/euskara/albisteak/euskara-azterketa-ofizialak
Irakurri +
KulturIKA 2016
JUAN KRUZ GURRUTXAGA
Eguna: martxoaren 16an
Tokia: Aldabe Gizarte etxeko antzokian
Ordua: goizeko 10:15ean eta arratsaldeko 15:45ean
Sarrera: bulegoan eskuratu
|
Umorea eta ikuskizuna. Ikusleak eta antzezlea. Harreman horretan bakoitzak bere rola bete behar.
Ni istorioak kontatzera eta zuek barre egitera joango gara. Eta zer motatako istorioak kontatuko ditut? Niri gertatutakoak. Edo niri gertatu zaizkidala esanez, asmatutakoak. Neure istorioak, beraz. Pentsa, ni neu jaio aurretik gertatutakoak ere bai. Nire familiaren inguruan ere arituko naiz, Adibidez, nola adierazten didan nire amak, leun eta goxo, ahotsa altxatu gabe, nik egiten dudan zerbait …
Horrelako kontuak eta istorioak kontatuko ditut. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Aldabeko antzeztokian
ANIMATU IKASLEAK ETA ETORRI IKUSTERA!!! Irakurri +
IKA euskaltegiak gaur 4. Mintzodromoa egin du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Ekimen honen helburua da gelatik kanpo ere euskararen erabilera sustatzea. Oraingoan, 300 parte-hartzaile baino gehiago elkartu dira, talde txikietan bilduta, eta giro ezin hobean jardun dute hainbat gairen inguruko berriketaldietan.
Irakurri +
Aurten gure 4. Mintzodromoa antolatu dugu, bertan, hainbat mailatako ikasleak elkartu nahi ditugu haien artean euskaraz aritzeko naturaltasunez, ikasgelako hesiak gaindituta (hala bedi!). Parte hartzaileak urtarrilaren 28an elkartuko gara Oihanederren (Oihaneder Euskararen Etxea).
Parte hartzaileak B1.1eko eta hortik gorako ikasle guztiak izan daitezke. Bi txanda, bi mintzodromo, izango ditugu: lehena goizeko 08:30ean goizeko taldeei begira, eta bigarrena 16:00etan arratsaldeko taldeak gogoan. Txanda bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Jakina, gainontzeko taldeetako ikasleak berdin-berdin daude gonbidatuta, haiei hobekien datorkien ordutegian.
Mintzodromoaren funtzionamendua
Txanda bakoitzean 35-40 mahai jarriko ditugu, eta mahai bakoitzean bost lagun eseriko dira. Mahaikideei orri bana emango diegu jorratu behar dituzten hiru gaiekin. Gai bakoitzarekin 15 -20 minutuz hizketan jardun eta gero mahai mugimendua egingo dugu beste gaien inguruan beste solaskide batzuk izan ditzaten. Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatzea izango du eginkizun.
Irakurri +
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/023/001/2015-12-02/kale_izenak_baino_onarpen_handiagoa_behar_dutedugu.htm Irakurri +
Urtero bezala, aurten ere Gabonetako oporrak hartu aurretik, zinemara joango gara gure ikasleekin. Irakurri +
Argitaratu dituzte 2.deialdiko entzumen eta irakurmen proben emaitzak.
http://www.habe.euskadi.eus/albistea/2015/argitaratu-dira-2015eko-1-deialdiko-entzumeneko-eta-irakurmeneko-emaitzak/s23-4728/eu/ Irakurri +
Hauek dira orain indarrean dauden deskontu eta diru-laguntzak:
Fundación San Prudencio
Gasteizko Udala
HABE - Eusko Jaurlaritza
Arabako Ganbera Irakurri +