IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Euskara-mailak egiaztatzeko 2. deialdia

IKASLEEN EGIAZTATZEA – 2017KO BIGARREN DEIALDIA

HABEren erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2017ko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 15etik 26ra bitartean, biak barne.

 

2017KO DEIALDI IREKIA

B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekian parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 15etik 26ra bitartean, biak barne. 
Deialdi honetara aurkezteko aukera izango dute euskaltegietako ikasle ez direnek ere, edozein herritarrek.

  Irakurri +

Euskararen ezagutza egiaztagiriak

Baliokidetzeen dekretuaren aldaketa onartu du Eusko Jaurlaritzak eta euskararen ezagutza egiaztagiriak Europako Markora egokitu ditu

 

Neurri honen bidez, administrazio ezberdinek ematen dituzten titulu eta egiaztagiri guztiak B1, B2, C1 eta C2 mailetara egokituta gelditu dira 

Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzeak arautzen dituen dekretuaren aldaketa onartu du gaurko Gobernu Kontseiluan. Dekretu-proiektu bidez eginiko aldaketa horri esker, egungo titulu eta egiaztagiri guztiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin baliokidetu dira. 

Nahiz eta iraganeko gobernuaren dekretuen eta aginduen ondorioz euskararen ezagutza egiaztagiri eta titulu ia guztiak baliokidetuta egon honezkero, baliokidetzeen dekretuak ez zituen emandako titulu guztiak barne hartzen. Dekretu honen aldaketaren xedea HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) ematen dituen tituluak eta Euskaltzaindiaren B titulua sartzea izan da nagusiki. 

Honela, titulu eta egiaztagiri guztiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin baliokidetu dira:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 1. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 1 eta B1 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B2 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 2. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 2 eta B2 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

-  Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.

-  Irakasleen 1. hizkuntza-eskakizuna.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 3. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 3 eta C1 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 3. hizkuntza-eskakizuna.

-  Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

-  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

-  Euskaltzaindiaren D titulua.

-  Irakasleen 2. hizkuntza-eskakizuna.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C2 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 4. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 4 eta C2 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 4. hizkuntza-eskakizuna.

-  Euskaltzaindiaren B titulua.

  Irakurri +

Mintzodromoa - #KULTURika17

 

Argazkiak @ikagasteiz  Facebook-orrian  jarri ditugu!

Aurten gure 5. Mintzodromoa antolatu dugu, bertan, hainbat mailatako ikasleak elkartu nahi ditugu haien artean euskaraz aritzeko naturaltasunez, ikasgelako hesiak gaindituta (hala bedi!).  Parte hartzaileak maiatzaren 19an elkartuko gara Oihanederren (Oihaneder Euskararen Etxea).

Parte hartzaileak B1eko eta hortik gorako ikasle guztiak. Bi txanda, bi mintzodromo, izango ditugu: lehena goizeko 08:30ean goizeko taldeei begira, eta bigarrena 16:00etan arratsaldeko taldeak gogoan. Txanda bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Jakina, gainontzeko taldeetako ikasleak berdin-berdin daude gonbidatuta, haiei hobekien datorkien ordutegian.

 

Mintzodromoaren funtzionamendua

Txanda bakoitzean 35-40 mahai jarriko ditugu, eta mahai bakoitzean bost lagun eseriko dira. Mahaikideei orri bana emango diegu jorratu behar dituzten hiru gaiekin. Gai bakoitzarekin 15 -20 minutuz hizketan jardun eta gero, mahai mugimendua egingo dugu. Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatzea izango du eginkizun.  Irakurri +

Txangoak - #KULTURika17

Etorri Artziniegara!

Maiatzaren 30ean

Museo Etnografikora bisita gidatua

09:15-14:00  (Irteera Valladolid kalean)

Izena emateko epea: maiatzaren 15etik 19ra

 

Etorri Santa Katalina Lorategira!

Maiatzaren 31n

08:30-11:30 (Irteera Europa Jauregian)

Izena emateko epea: maiatzaren 15etik 19ra. Irakurri +

XVII. KULTUR TXAPELKETA - #KULTURika17

Urtero bezala, kultur txapelketari ekin baino lehen, zenbait konturen berri eman nahi dizuegu.

  • Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.
  • Galdera sortak astelehenetan jaso, eta erantzunak ostiralerako utzi behar dituzue bulegoetan.
  • Ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiak hasi eta bukatu arte jardungo dira. Puntuak jasoko dituzue erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.
  • Galderen erantzunak, lehenengo, web-orrian eta sare sozialetan (Facebook eta Twitter) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
  • Saria 8 euro ikasleko.
  • Honako izango da egutegia:

Hauexek dira gure sare sozialen helbideak: 

Facebook: IKA Gasteiz

Twitter: @IKA_Gasteiz Irakurri +

Deklinabidea lantzeko IKAPPa

Euskarazko deklinabidea ikasten ari bazara, aplikazio egokia duzu hau:

  • Deklinatzaile automatikoa: hitz bat eman eta deklinatu egiten du automatikoki.
  • Deklinabidea lantzeko ariketak
  • Taulak

Play Store-n edo Google Play-n eskura dezakezu.

  Irakurri +

Etorri antzerkira!- #KULTURika17

Sexijentziak askatuz

Aktorea gaixotu egin da, eta bertan behera utzi behar izan dugu.

Sinopsia:

Pituxak ez du orgasmorik. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?

Aldabe Gizarte Etxean
Goizean:         10:15ean
Arratsaldean:  15:45ean

Biziminez dokumentala eta Josu Izturetarekin solasaldia - #KULTURika17

Dokumentalaren sinopsia:

Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean "amets txiki bat betetzen". Errepideko zeharkaldia bera baino garantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak.

Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.

Irakurri +

#otsailekopipermina

#otsailekopipermina

 

Argazkia bidaltzeko epea urtarrilaren 27ra arte luzatu dugu. Oraindik garaiz zabitza!

Zer egin behar duzu?

  • Pipermina agertzen den argazki bereziren bat egin.

Nola parte hartu?

  • Urtarrilaren 19tik 24ra bitartean #otsailekopipermina argazkia atera.
  • Bidali whatsapp bidez 688800713 telefonora.

                Ez ahaztu zure izena/ezizena jartzea!

  • Argazkia @ikagasteiz Facebook-orrian zabalduko dugu.
  • Urtarrilaren 30erako boto gehien jasotzen dituzten bi argazkiek otsailaren 3ko Euroligako Baskonia-Real Madril partida ikusteko bina sarrera lortuko dituzte
  • Klikatu atsegin dut gure Facebook-ean, eta argazki guztiak ikusiko dituzu.

Txapelketaren oinarriak

Txapelketan parte hartzen duten guztiek beren-beregi lagatzen dituzte jabetza intelektualari zein irudiari dagozkion eskubide guztiak, eta horiek erabiltzeko baimena ematen dute; beraz, parte-hartzaileek Ardatz Kultur Elkarteari lagatzen dizkiote txapelketarako bidaltzen dituzten argazkien jabetza intelektual eta industrialaren ustiapen-eskubideak, edo/eta irudiari dagozkionak.

Ardatz Kultur Elkarteak eskubide osoa izango du ezegokitzat jotzen dituen edo txapelketaren oinarriak betetzen ez dituzten argazkiak ez argitaratzeko edo ezabatzeko. Irakurri +

C2

C2

Zer da C2?
Testugintzara bideratutako gaikuntza berezia da: testu bat (idatzizkoa nahiz ahozkoa) sortzeko orduan kontuan hartzekoak diren eragile guztietan sakonduko dugu. Hizkuntza-maila orokorra landuko dugu (ikastaroan), gero zuk zure esparruan maila espezifikoa erakuts dezazun (proiektuan). Irakurri +

C1

C1

Zertaz ari gara?
Izaera birtuala eta aurrez aurrekoa biltzen dituen ikastaro batez ari gara, hain zuzen gure eguneroko aurrez aurreko eskoletara etortzeko aukerarik ez duten ikasleentzat, edo besterik gabe maila modu birtualean jorratu nahi dutenentzat.

  Irakurri +

HABEren azterketak: Entzumen eta Irakurmen probak

 

C-1

Data: urriaren 14an

Ordua: arratsaldeko 16:00etan

Tokia:   GASTEIZ euskaltegia

         Errege-erregina Katolikoak 15 C

                   01002 – Vitoria-Gasteiz

                 OHARRA: Data aldaketa urriaren 6a baino lehen, bulegoetan.

C-2

 

Data: Urriaren 10ean

Ordua: Arratsaldeko 18:00etan

Tokia:   GASTEIZ euskaltegia

                   Errege-erregina Katolikoak 15 C

                   01002 – Vitoria-Gasteiz

 

Arazorik izanez gero, deitu edota jo euskaltegietara.

Oharra: Aztergaien zerrendak eta orduak euskaltegietan ikusgai daude.

 

  Irakurri +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341