19 tabernek osatzen dute sarea. Astero 700 mintzalagun baino gehiago biltzen dira Gasteizko taberna desberdinetan eta Gasteizko Taberna Euskaldunak dira haientzako leku aproposa. Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna bermatzen dute, baita euskarazko hizkuntza paisaia ere. Hona hemen zerrenda.
HABE: EUSKARA-MAILAK EDO BALIOKIDEAK GAINDITU DITUZTEN IKASLEEI DIRU-LAGUNTZAK
Baldintzak:
- Matrikulatua egotea 2017ko martxoaren 17tik 2018ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
- HABEko zuzendariaren ebazpenez deituta 2017. urteko bigarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2018. urteko ekainaren arteko ebaluazio-aldietan edo lehen azterketa-deialdian parte hartu eta dagokion maila gainditzea.
Euskaraldiaren formakuntzarekin aurrera jarraituz, oraingoan bi proposamenekin gatoz: Ahobiziak eta Belarriprestak trebatzeko formakuntzak, Oihanederren, hain zuzen!
3 orduko saioak dira eta bertan guk izan ditzakegun eta galdetu ahal dizkiguten gauza guztien inguruan trebatuko da. Animatu!
Mintzalagunean parte hartu nahi?? Atzo zabaldu zen izena emateko epea, abenduaren 21era arte.
Iazko mintzalagun taldean jarraitu nahi baduzu > zuekin harremanetan jarriko dira taldearen egoera ezagutu eta mintzalagun berriak sartzeko aukera dagoen zehazteko.
MINTZALAGUNEAN berria bazara > Urriaren 1etik aurrera IZENA EMAN behar duzu on-line galdetegiabetez edo GEU elkartearen bulegoan.
ORDUTEGIA (aldez aurretik abisatu badaezpada):
Goizez > 08:30 – 15:00
URTEKO KUOTA > 20€
Izen-emate fitxak jaso bezain laster hasiko dira ikasturte berri honetarako taldeak sortzen. Banan-banan izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko dira talde proposamena egiteko eta lehenengo bilera adosteko.
Matrikulazio prozesuaren inguruan edozein zalantza baduzue:
Atzo, hilak 20, Euskaraldian izena emateko epea zabaldu zen. Gasteizko Oihaneder euskararen etxean izen-emate kolektibo baten bitartez ekin genion kanpainari, eta dagoeneko jende ugarik eman du izena "Ahobizi" edo "Belarriprest" aritzeko azoaren 23tik abenduaren 3ra(euskararen eguna) iraungo duen ekimen honetan.
Astelehenetik aurreragizarte etxeetan ere izena eman ahalko da, orria hau bertara eramanez, edo bestela interneten bidez zuzenean, esteka honetan: http://izenematea.euskaraldia.eus/
Oihaneder Euskararen Etxean informazio puntu bat egongo da egunero(asteburuetan izan ezik) 17:30etik 20:30era, Euskaraldiari bururzko zalantza guztiak argitzeko.
Euskaraldiaren irekiera ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan (Santo Domingo merkatua, z/g, Iruñea) izango da gaur 18:30ean, non musika eta umore emankizunek josiko duten ekitaldi koloretsu hau, eta Euskaraldia antolatzen ari garen herri eta entitate askotako kideok elkarrekin egoteko tartea izango dugu.
Gasteizen, berriz, izen-emate ilara erraldoi bat egiteko deia egin da Oihanederren 10:15etik aurrera.
Argitaratu da HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 28ko EBAZPENA, 2017/2018 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei diru-laguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautu eta dagokion deialdia egiten duena.
Deialdiaren inguruko informazioa eta xehetasunak, helbide honetan.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018-2019 ikasturterako euskaltegien matrikulazio kanpaina berria aurkeztu du gaur. Azaldu dutenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan dauden 103 euskaltegiek 35.000 ikasle inguru jasoko dituzte, eta hauek inoizko diru-laguntzarik handienak jasoko dituzte matrikula ordaindu ahal izateko.
Irailean, gurean aritu nahi dutenei zuzendutako glotodidaktika ikastaroa eskainiko dugu, guk bultzatutako metodologia eta izandako ibilbidea azaltzeko. Ikastaro horren bitartez, irakasle berriak lanaren kalitatea eta emaitzak ziurtatuko dituzten gutxieneko konpetentziak bereganatuko ditu. Era berean, euskaltegietan edo irakas-jardueretan lan egiteko ahalik eta mendekotasun gutxien eta segurtasun gehien emango dion prestakuntza jasoko du.
Metodologia
Ikastaroaren programaren ardatza irakaslegaiek egin beharreko lanak izango dira. Lan hauen azken helburua praktiketan garatu beharreko jarduera izango da besteak beste, eta honetarako jarraitu beharreko progresioa.
Amaieran 60 orduko ikastaroan esku-hartu delako agiria emango da. Agiria jasoko bada, asistentziak %80koa izan behar du, gutxienez.
Ikastaroak bi atal izango ditu: teorikoa bata ( bost egun) eta praktikoa bestea (zazpi egun).
Bete beharreko baldintzak
Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da 3. mailako agiria, EGA, C1, C2 edo baliokidea eta lizentziatura, gradua, edo hiru urteko diplomatura izatea. Titulazio hori guztia matrikula egitean ekarri behar da euskaltegira; aipatutakoa jaso ezean, ezingo da matrikularik egin.
Ekainaren 9an eta 10ean izango da. Larunbat goizean Gasteiztik atera eta bazkalordurako, 12ak aldera, Lesakara helduko gara. Bertan, IKAren Matxinbeltzenea aterpetxean hartuko dugu ostatu, eta, igandean, bazkalostean itzuliko gara Gasteizera. Bi egun horietan, euskaraz bizitzeaz gain, mintzamena lantzeko jarduerak egingo ditugu (ahozko azterketen simulazioak, mintzodromoa…) eta txangoren baten bidez ingurua ezagutzeko aukera ere izango dugu. Gasteizko IKAko irakasle batzuk ere gurekin izango dira.
Izena emateko, sartu 70€ honako kontu honetan, eta kontzeptuan barnetegia zure izena adierazi:
LABORAL KUTXA 3035 0228 91 2280022336
KUTXABANK 2095 3174 58 1090311993
Anima zaitez!
Izena emateko epea: maiatzaren 22tik ekainaren 4ra.
Eman izena bulegoan eta ekarri ordainagiria ekainaren 1a baino lehen!
OHARRA:
- B1 maila gaindituta izan behar du ikasleak.
- Zerrendak osatzeko, diru-sarreraren data hartuko dugu kontuan
Gasteizko IKAk publizitate-kanpaina berria jarri du martxan, eta ideia-lehiaketa bat antolatu du euskaltegian IKAren barnetegia ezagutarazteko eta ikasleak bertara joatera animatzeko: MADLIPZ aplikazioaren bitartez, umorezko bideo-bikoizketak sortzea, sare sozialetan zabaltzeko.
Irakasleak hainbat eredu jarriko dizkizu, jakin dezazun zeren bila gabiltzan.
Oso erraza da horrelako bideoak egitea eta gure lehiaketan parte hartzea. Gaur egungo teknologiari esker, denon eskura dago muntaketa itxuroso eta barregarriak egitea. Gehienok erabiltzen ditugun telefonoak nahikoak dira prozesu osoa egiteko. Hona hemen azalpena, urratsez urrats:
MadLipz aplikazioa deskargatu zure smartphonean. Doakoa da. Aplikazio berri honek 15-20 segundu inguruko bideo (klip) banku zabala eskaintzen du nazioarteko pelikula- nahiz telebistako programa-zati ezagunekin. Aukerak ikusi ahal izateko, pantailaren behealdean dagoen ikurra sakatu. Pantailaren goiko menua ezker-eskuin mugituz, klip mota ezberdinak aukera daitezke (umorezkoak, erromantikoak, akziozkoak…) Bilatzailea ere badauka ( lupa ikurra duen “search” aukera).
Bideoa aukeratu. Ikusi aukeren artean zer bideo egokitzen den ondoen zure ideiara. Pelikula famatu baten eszena bat edo aktore jakin bat bilatu ahal duzu bilatzailean. Zeure bideoak ere igo ahal dituzu aplikaziora goiko menuan eskuineko muturrean dagoen “import” aukera sakatuz eta, ondoren, zure telefonoko “galeriatik” hartuz. Baina gogoratu bideo laburrak izan behar dutela, 20 segundo ingurukoak.
Gidoia pentsatu eta egokitu. Aukeratutako bideoa hainbat aldiz ikusi, jakiteko pertsonaiek noiz eta nola hitz egiten duten, eta horrela egokitu zuen gidoia. Zenbait bideotan bi edo hiru pista grabatzeko aukera dago. Horrek esan nahi du ahots bat, bi edo hiru grabatu ahal direla banan-banan, eta azkenean denak geratzen direla azken muntaketan integraturik. Grabatzeko, telefonoaren pantailan borobil gorria sakatzea nahikoa da. Ikusiko duzue zein erraza den! Mikrofono bat erabiliz gero, hobea da emaitza.
Ondo geratu arte, nahi beste aldiz errepikatu ahal da grabazioa. Emaitzarekin gustura geratzen zaretenean, pantailaren goiko aldean, eskuinean, aplikazioaren ikurra sakatu grabatuta geratzeko. Ondoren, galdetuko dizuete ea pribatua (zuen erabilerarako bakarrik) ala publikoa (aplikazioan edonorentzat ikusgai) egin nahi duzuen. Gero, “done” (eginda) sakatu ondoren, bideoa partekatzeko (share) aukera izango duzue sare sozial ezagunetan: Whatsapp, Twitter, Instagram…
Lehiaketan parte hartzeko, zuen bideoa IKAren Whatsappera bidali behar duzue 688800713 zenbakira. Bidalketa egitean, ez ahaztu zuen taldea identifikatzea, zentroa, irakaslearen izena eta ordutegia adieraziz.
Baldintza bakarra: euskaraz izatea eta IKA eta barnetegia hitzak agertzea. Testua barregarria zein gogoeta-eragilea izan daiteke, euskara ikastearen zailtasunari edo erraztasunari buruzkoa, barnetegian ikastearen abantaila adierazten duena edo beste edozeri buruzkoa.
Facebooken (@ikagasteiz) jarriko ditugu bideo guztiak, eta “atsegin dut” gehien jasotzen duena izango da irabazlea.
Anima zaitezte parte hartzera!
Lehiaketaren oinarriak
Txapelketan parte hartzen duten guztiek beren-beregi lagatzen dituzte jabetza intelektualari zein irudiari dagozkion eskubide guztiak, eta horiek erabiltzeko baimena ematen dute; beraz, parte-hartzaileek Ardatz Kultur Elkarteari lagatzen dizkiote lehiaketara bidaltzen dituzten bideoen jabetza intelektual eta industrialaren ustiapen-eskubideak, edo/eta irudiari dagozkionak.
Ardatz Kultur Elkarteak eskubide osoa izango du ezegokitzat jotzen dituen edo txapelketaren oinarriak betetzen ez dituzten bideoak ez argitaratzeko edo ezabatzeko.
Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.
Galdera sortak ostiraletan jasoko dituzue eta erantzunak hurrengo ostiralerako utzi behar dituzue bulegoetan.
Ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiak hasi eta bukatu arte jardungo dira. Puntuak jasoko dituzue erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.
Galderen erantzunak, lehenengo, webgunean eta sare sozialetan (Facebook IKA Gasteiz eta Twitter@IKA_Gasteiz ) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
Nork hartu dezake parte? B1.1eko eta goragoko ikasleek.
Zenbat txanda? Bi txanda. Goizean 08:30ean eta arratsaldean 16:00etan.
Zenbat denborakoak? Ordubete ingurukoak.
Funtzionamendua:
Txanda bakoitzean 35-40 mahai jarriko ditugu, eta mahai bakoitzean bost lagun eseriko dira. Mahaikideei orri bana emango diegu jorratu behar dituzten hiru gaiekin. Gai bakoitzarekin 15-20 minutuz hizketan jardun eta gero, mahia mugimendua egingo dugu beste gaien inguruan beste solaskide batzuk izan ditzaten. Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatuko du.
Izen-ematea:
Gure euskaltegietako bulegoetan apirilaren 20rako beranduen.