Hemen dugu berriro "ARABAN BAI, BAINA..." lehiaketa!!
Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.
Galdera sortak ostiraletan jasoko dituzte ikasleek eta erantzunak hurrengo ostiralerako utzi behar dituzte bulegoetan.
Ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiak hasi eta bukatu arte jardungo dira. Puntuak jasoko dituzte erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.
Galderen erantzunak, lehenengo, webgunean eta sare sozialetan (Facebook IKA Gasteiz eta Twitter@IKA_Gasteiz ) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
Saria 8 € ikasleko
Honako hau izango da egutegia:
Girotzea: apirilaren 11tik maiatzaren 2ra arte. Erantzunak 2an.
Abian da 21. Korrika, Garestik abiatuta. Euskal Herri osoa zeharkatu eta 2.560 kilometro egin ostean, apirilaren 14an amaituko da euskararen aldeko lasterketa ospetsua, Gasteizen. Lehen egunotan, Nafarroatik, Ipar Euskal Herritik eta Gipuzkoatik barrena ibili ondoren, hilaren 9an iritsiko da gurera.
Garesen herritarrei eskatu diete aldaketa, baina «politika berria» ere aldarrikatu dute.Irakurri +
Martxoaren 12tik maiatzaren 31 bitartean Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren 12. edizioa garatuko dute, Euskal Herriko 45 herritan. Jendea euskarazko liburuak irakurtzera animatzeaz gain, egitasmoak liburuak elkarri oparitzea edo trukatzea ere proposatzen du, harremanak lantzeko praktika gisa.
Hamabigarrenez, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du egitasmoak, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz. Araban, Agurain, Asparrena, Dulantzi, Barrundia, Zigoitia, Legutio eta Gasteizko liburutegiek parte hartuko dute kanpainan.
Kanpainan parte hartzeko hiru urrats egin behar dira. Lehenik eta behin, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu beharko da. Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete beharko da ondoren: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera ematen du. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30 euroko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.
Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Euskaraz jateko, euskaraz sukaldatu beharko dugu! Horregatik, udaberri honetan, Gasteizko Mintzalagunak euskara eta gastronomia uztartuko ditu, beste behin ere. Martxoan zehar, gastronomia munduan murgiltzeko ekintza desberdinak proposatzen dizkigute: saio gastronomiko bat, eta familian egiteko ekintza bat. ON EGIN!
SUKALDA (STA) TU
Marxtoak 27, asteazkena, 19.00-22:00
Elkarrekin afaldu
Josetxo txefaren gidaritzapean
Beheko Sua elkartean
Mintzalagunentzako ekintza
MENUA
Baba banuj (alberginia purea)
Sagardotegiko bakailao tortilla
Sagar tarta
Izena emateko azken eguna: Martxoak 20, asteazkena
Plaza kopuru mugatua: 10-12 lagun
Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko
TXIKI TXEF
Martxoak 22, ostirala, 18.00-20:00
Familian egiteko ekintza
6-12 urte bitartean
Falerina tabernan
MENUA
Tomate beteak
Barazki lasañak
Tortitak
Izena emateko azken eguna: Martxoak 15, ostirala
Plaza kopuru mugatua: Gutxienez 12 lagun eta gehienez 30 lagun (haur eta helduak barne)
Prezioa: Ume bat + heldu bat = 15€ / Bi ume + heldu bat = 20€ (Ume bakoitzeko heldu bakarra joan daiteke).
IZENA EMATEKO
Bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera edo bidali whatsappa 648907565 zenbakira honako datuok zehaztuz:
Izen-abizenak
Helbide elektronikoa
Telefono zenbakia
Konfirmazio mezua jasoko duzu beharrezko informazioa eta ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
Atzotik, hilak 11, zabalik dago 3 orduko taldeetan matrikulazio epea. Izena emateko gure bulegoetara jo behar da, martxoaren 25era arte. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu hona: 945154341 Irakurri +
Soziolinuistika K. Euskaraldia ikertzen ari da, ariketa soziala eta bere emaitzak zorroztasunez ezagutzeko. Euskaraldia hastean eta amaitzean galde-sorta bete zenutenontzat orain hirugarrenari erantzuteko ordua heldu da; hemen: https://labur.eus/sso7k.
BATERA: kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntza deialdiak Euskaldun-berriak? etaPaperbizi proiektuak saritu ditu. Euren egileek, Gasteizko Kauldi Iriondo eta Estibaliz Agirre gazteek, hilabete pasa dute ideia egikaritzeko crowdfunding-a prestatzen. Kanpainak gaur abiatu dira. Iriondok eta Agirrek 40 egun izango dituzte beharrezkoa zaien dirua biltzeko.
Estibaliz Agirre eta Kauldi Iriondo gazte gasteiztarrak dira iazko urrian martxan jarritakoBatera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko irabazleak. Saria dela eta, hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzenItsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko; gaur jarri dituzte abian. Antolatzaileek plataformako arduradunak eskertu nahi izan dituzte emandako laguntza guztiagatik.
Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak bi proiektu hauek aukeratu zituen, Iñaki Lazkano Oihaneder Euskararen Etxeko ordezkariaren hitzetan “beren orijinaltasuna, ikuspegi artistikoa, euskararekiko atxikipena, parte hartzerako joera eta Gasteizko hiriarekin duten lotura” dela eta.
Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko Agirrek eta Iriondok deialdiko antolatzaileen, Oihanederren eta Gauekoak-en, laguntza jaso dute. Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina abiatzeko1000na €. Era honetan “40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten” adierazi du Gauekoak ekimeneko Odei Catalan-ek. Hemendik aurrera #BiokBatera traolapean sustatuko dituzte euren lanak.
Paperbizi, Gasteizko begirada anitzen arte-liburua pertsonei buruzko proiektu bat da, argazkilaritza, marrazkigintza eta euskara lotuko dituen proiektua: arte-liburu bat. Estibaliz Agirrek hirian beren aztarna berezi eta artistikoa uztea proposatzen die gasteiztarrei. “Parte hartzen duten guztien argazki, marrazki eta testuekin Gasteizko pertsona desberdinen leku kuttunak eta hiriarekiko ikuspuntuak biltzen dituen arte-liburu bat osatuko dut”. Gasteizen aurki daitezkeen txoko eta momentu desberdinak zabaldu nahi ditu, “baina batez ere, parte-hartzaile bakoitzari hirian aztarna pertsonala uzteko aukera paregabea eskaini nahi diot”, azaldu du gazteak.
Euskaldun-berriak? argazkilaritza erreportaje bat da, erakusketa bat, proiektu pertsonala. “XXI. mendeko Euskal Herriko komunitate euskalduna sozialki eraldatzen ari da aldiro; egungo gazteria heltzen doan heinean, gazteria berritzen doa etengabe. Beraz, euskaldun “berriak” momentuoro ari dira sortzen, eta honela, kultura eta hizkuntza bera ere etengabe eraldatzen dira. Gaur egun, euskal gazteria oso anitza da, eta proiektu honetan gazteria euskaldun honek lekuarekiko eta hizkuntzarekiko duen harremana islatu nahi dut, hirietako zein herri txikietako euskarari eta euskaldunen ahotsei irudia ematea da nire helburua”, zehaztu du bere egileak, Kauldi Iriondok.
Antolatzaileen hitzetan BATERA deialdiarekin Gasteizko gazteen proiektu kulturalak euskaraz garatzeko beste modu bat abiatu da. “Hemendik aurrera gazteek buruan duten ideia hori gauzatzeko aukera berri bat izango dute. Aurten bi proiektu jarri dira martxan, baina, ea hurrengo urteetan gehiago sustatzeko aukera dugun” amaitu du Iñaki Lazkanok.
Datorren hilaren 28an, osteguna, aurtengo kultur programazioaren barruan Gasteizko IKAtik honako hitzaldia antolatu dugu Aldabe gizarte etxean: "Bizibidaiatzeko irlak". Hitzaldia Mikel Brisngasek emango du, zeinek argazki erreportai baten bidez bere familiarekin munduan zehar egindako bidaiez berba egingo digun.
Bi emanaldi egongo dira: goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldia dohainik da (gonbidapenak eskuratzeko jo gure bulegoetara).
Euskaltzaindiak Mendeurrenaren baitan antolatzen duen laugarren jardunaldi akademikoa otsailaren 14an izango da, Gasteizko Artium Museoan. Bertan, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira.
Hiru hitzaldik osatzen dute jardunaldiaren bizkarrezurra:
Ahoskera arautu eta i(ra)kas al daiteke?, Miren Lourdes Oñederrak berak eskainiko duena.
Irakats al daiteke ahoskera? Eta aldagarritasuna?,Mª Heliodora Cuenca Villarín Sevillako Unibertsitateko irakasleak eskainiko duena.
Nola ikasi ahoskerak, Julia Marín antzerki-itzultzaileak eskainiko duena.
Ostean, zinema eta euskararen ahoskerari buruzko elkarrizketa egingo dio Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide Oroitz Jauregik Gorka Lazkano Errementarifilmeko euskara arduradunari.
Euskalkiak eta batua
Lourdes Oñederra Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko buruak zehatz aletu ditu jardunaldi berriaren helburuak: “Helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena”. “Hizkuntzari buruzko lan preskriptibo eta didaktikoetan ahozkoak eta, ahozkoaren barruan, ahoskerak leku berezia behar dute, baina ez bigarren mailakoa. Ahoskera ezin da gramatika bezala ikasi. Inportantea da denok gauzak ondo ulertzea eta, horretarako, elkarrekin hitz egitea bezalakorik ez dago. Euskaltzaindiak 1998an kaleratutako EBAZ araua (Euskara Batuaren ahoskera zaindua) argituz nahi genuke indartu. Eztabaidaren gunea bi ardatz gurutzatzen diren lekuan egongo da: euskararen estilo-mailak, batetik; euskalkiak eta batua, bestetik”, gehitu du Oñederrak.
Euskaltzainak argitu du jardunaldian saiatuko direla “arazoei alderdi teorikotik eta praktikotik eusten”, eta aurreratu du begiratu “lasterra” euskaraz gainerako hizkuntzekin gertatzen denari, “gure arazoa hizkuntzalaritzaren testuinguru orokorrean kokatzeko xedez”.
Jardunaldia zuzenean eskainiko da, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian.
Mendeurreneko laugarren jardunaldi akademikoa Artium Museoan izanen da, otsailaren 14an eta goizez (09:00-13:45).
Eta ahoskera zer? lelopean, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira Gasteizen.
Lourdes Oñederra (Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko burua): “Jardunaldi honen helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... Azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena”.
Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen dituen aplikazioa eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.
Euskararen Agenda mugikorreko aplikazioa ikusteko aukera izango dute arabarrek, izan ere, dagoeneko app-a eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik. Gasteizen eta Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen ditu aplikazio honek.
Dijitalidadea enpresak sortu du Euskararen Agenda mugikorretarako aplikazioa, GEU elkartearekin elkarlanean eta Gasteizko Udalaren babesarekin.
Euskararen Agenda, euskarri ezberdinetan
Bidean euskarri desberdinetan zabaldu bada ere helburua beti izan da berdina: euskarazko kultur eskaintzaren berri ematea. Euskarazko eskaintza esparru berrietara hedatzeaz gain, Euskararen Agendak kultur eragileen komunikazio eta koordinaziorako gunea izan nahi du; elkarlanerako bideak uztartuz eta euskal komunitatea trinkotuz.
Euskararen Agenda beste hainbat euskarritan eskuratu daiteke:
Euskararen Agendan edukiak sartzeko agenda@alea.eus helbidera mezu bat idatzi edota 688 69 47 49 telefonora informazioa whatsapp bidez bidali daiteke. Hitzordua agertzeko baldintza bakarra, ekitaldia euskaraz izatea da.
GEU elkartea izan da Euskararen Agenda proiektuaren sustatzaile eta kudeatzaile nagusia, baina proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da Gasteizko Udalaren babesa.
Begi-Belarri zikloaren ikasturteko lehen ikus-entzunezkoa Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje berezia izan zen, Goienatelebistak egindakoa. Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak.
Emanaldiak Gasteizko Mintzalagunaren inguruan dabiltzan parte-hartzaile ezberdinak ezagutzeko, eta beraiekin hausnartzeko aukera eman zigun. Izan ere, proiekzioaren ostean mahai-ingurua egin genuen, baita gonbidatuen testigantzak bilduz bideotxo bat ere. Egitasmoaren inguruan egindako hausnarketak islatzen dira bideoan. Esparru pertsonalean proiektuak eragindakoari buruz hitz egiten digute, ‘Zer eman dizu Mintzalagunak?’ galderari erantzunez.
Parte hartzaileak
Maite Agirre: Euskal Herriko Mintzalagun egitasmoaren koordinatzailea
Naroa Cuesta Niso: Gasteizko Mintzalagun egitasmoan teknikaria eta mintzalaguntzailea
Txema Pascual: Gasteizko mintzalaguna
Karmele Oria Murguialday: Gasteizko mintzalaguntzailea
Oraingoan ikasleek, taldeka, TOSTA edo TORRADA PINTXO goxo-goxo bat prestatzeko errezeta idaztea eta prestatzea da helburua.
Beharrezkoa izango da errezeta bera gauzatzea, hau da, errezeta idatzi eta pintxoaren argazkia bidaliko digute taldeek. Bidalitako errezetak eta argazkiak jaso ahala gure Facebook kontura igoko ditugu.
Une horretatik aurrera, behin Facebook-era igota, bozkatzen hasi ahal zarete “atsegin dut” sakatuz gehien gustuko duzuen errezetan. Bukaeran “atsegin dut” gehien jaso dituzten hiru taldeek ARTEPAN okindegiak argitaraturiko TOSTAk prestatzeko errezeta liburuak irabaziko dituzte.
Taldeek errezetak eta argazkiak bidaltzeko epea urtarrilaren 25etik otsailaren 6ra izango da (biak barne), eta bozkatzeko azken eguna, otsailaren 10a. Hurrengo egunean bertan, otsailak 11, argitara emango da zein izan diren talde irabazleak.
Anima zaitezte bozkatzera, gure ikasleek ezkutuan daramaten chef hori atera dezaten!!
Hemen doakizue bigarren lauhilabetean eskaintzen ditugun ikastaro guztien informazioa. Matrikulazioa kanpainak urtarrilaren 21etik otsaileko 10era iraungo du.
Dagoeneko zabalik dago EGA azterketako 2019ko deialdian izena emateko epea, zehatz-mehatz urtarrilaren 7tik 21era.
Dakigunez, aurten EGAko deialdi bakarra egongo da, eta gainera azkena izango da, titulazio mota hau desagertuko baita.
Hemen uztendizuegu azken deialdi honi dagozkion datak eta egutegia.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo 2018ko azaroaren 14ko ebazpenera, 2019. urterako EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketa-eredua finkatu eta agiri hau eskuratzeko probetara dei egiten duena.
Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du Hiztegia, eta 2017tik urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2018an ere horretan aritu da eta abendura artekoak jaso berri ditu webgunean.
Azken sei hilabeteotan, 466 sarrera eta 392 azpisarrera berri arautu ditu Euskaltzaindiak; alegia, 858 forma berri. Horiekin batera, beste 462 sarrera moldatu ditu. Egun, beraz, 38.878 sarrera eta 7.302 azpisarrera (hau da, 46.180 forma), eta 63.507 adiera dituEuskaltzaindiaren Hiztegiak (www.euskaltzaindia.eus).
Kopuruak
2016ko urrian jarri zen Hiztegia sarean eta 2017aren bukaeran egin zen lehen eguneratzea. Tarte horretan, lehendik bildutako formak berrikusi zituen Euskaltzaindiak nagusiki.
2018. urtean, aldiz, lehendik jasotakoak berrikusi, osatu (adierak gehituz neurri handi batean) eta, kasu bakanen batean zuzentzeaz gain, forma berriak hiztegiratu ditu, bai sarrerak, bai azpisarrerak. Honela, urte osoan 983 sarrera eta 557 azpisarrera gehitu ditu (hau da, 1.540 forma berri) eta 843 sarrera zein azpisarrera moldatu.
Forma berriak
1. Gaurko corpusetan erabilera-maiztasun handikoak:
- sarrerak: autogestionatu, inpunitate, kebab, ludopatia, mediateka, mintzalagun, nanoeskala, taliban, trekking, wifi, ziklogenesi...
- azpisarrerak: lan(-)baldintza, nahi gabeko ondorio, segurtasun(-)uhal, sexu(-)jazarpen, zergak arindu...
3. Hainbat sarreratan definizioak moldatu edo osatu dira (direktiba, eguzkia hartu, unibertsal...), adierak gehitu dira (desgaitu, odolkiak ordainetan, zaintza...), adibideak gehitu edo moldatu (immunoeskasia...), loturak gehitu (iskintxo egin, jomuga...), marka osagarriren bat gehitu (aldarazi, onddo...), etab.
4. Sarrerako buruaren forma aldatu da bost kasutan. Adibidez: dirulaguntza (lehen diru(-)laguntza gisa ageri zena lotuta ematea erabaki du Euskaltzaindiak Administrazioko erabilera kontuan hartuta), eukarioto eta prokarioto ere moldatu ditu (lehen eukariota eta prokariota zirenak), komunitate zientifikoak hala darabiltzala kontuan hartuta.
38.878 sarrera, 7.302 azpisarrera eta 63.507 adiera Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoari 2006an eman zitzaion hasiera, Hiztegi Batuaren 2000. urteko argitalpenean oinarriturik. Horrek 2012an paperean argitaratu zen Euskaltzaindiaren Hiztegia eman zuen. Ondoren, Hiztegi Batuaren bigarren itzuliko formen artikuluak landu ziren eta lehen argitaraldiko hainbat sarrera eta azpisarrera berrikusi eta osatu ziren.
Euskaltzaindiaren Hiztegia 2016ko urrian sareratu zen lehenengo aldiz. Ondotik, beste hitz asko osatu eta zuzendu dira. Egun, bertsio elektronikoan 38.878 sarrera eta 7.302 azpisarrera (hau da, 46.180 forma), eta 63.507 adiera daude guztira.
Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi, eta etengabe, adieraz, adibidez eta azpisarreraz hornitzen dena. Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio. Irakurri +
Euskaraldia era kuantitatiboan baino, era kualitatiboan ulertzen badugu ere, hizkuntza ohiturak aldatzea baita erronka, zenbakien bitartez neurtzeak ere garrantzia dauka.
Gasteizen 12975 pertsonek eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko, horietatik 8337k Ahobizi rola aukeratu dute eta 4638k Belarriprest rola.
Generoari erreparatuta, 8156 emakume izan dira, 4520 gizonezko eta 299 ez binario.
Adinari begiratuz gero 31-45 urte bitartean pilatzen dira parte hartzaile gehienak (5422), 16-30 eta 46-60 urte bitartean pilatzen dira ia beste parte hartzaileen erdia 3532 eta 3333 partaide horietako bakoitzean. 61 urtetik gorakoen parte hartzea oso txikia izan da, izan ere, 658 lagunek baino ez dute izena eman.
Auzoei begiratuta, Erdigunea[ izan da parte hartzaile gehien batu dituena (1409) eta justu beste aldean Errekaleor daukagu, auzo txikiena, 22 partaiderekin.
EMAITZA OROKORREN ARGIBIDEAK:
Datu hauei erreparatuta, Euskaraldiak 31-45 adin tartean presentzia handiagoa izan duela azpimarratu behar da, eta emakumeen artean izandako harrera ere nabarmentzekoa da. Esan dezakegu Euskaraldiaren parte hartzailearen perfila Ahobizi rola hautatu duen emakumearena dela, 31-45 urte bitartekoa.
Auzoen irakurketa egitea ere interesgarria suertatu daiteke. Salburua eta Zabalgana auzoetan izandako presentzia nabarmentzekoa da, adin tarte horri erantzuten dioten auzoak dira hauek, soziologikoki, euskalduna den populazio handiagoa baitute. Erdigunean, hainbeste herritarrek izena eman izana ere zeharo nabarmentzekoa da.
Gasteizko datu soziolinguistikoei erreparatuta, gure hirian Ahobizi eta Belarriprest rola hartu zezaketen herritarren artean, hau da, 16 urtetik gorako euskaldun eta ia euskaldunen (81.000 inguru) %16ak parte hartu duela esan dezakegu. Irakurri +
IKA Gasteiz euskaltegiak eta Iametzak web-aplikazio berri bat sortu dugu elkarlanean: IKASGAUR
Tresna berri honek helburu bikoitza du
- Irakasleek ikasleentzako ariketak sortu ahal izateko tresna izatea
- Ikasleentzako auto-ikaskuntzarako tresna izatea
Ariketak sortzeko bi modu daude, norberak nahi dituen testuetatik abiatuta eta hedabideetatik sistemak erauziko dituen testuetan oinarrituta.
Sistemak egunero gaurkotasunezko hainbat albiste berri jasotzen ditu eta erabiltzailearen esku jartzen ditu. Hau da, bai irakasleek zein ikasleek ariketak prestatzerako garaian testu desberdinak erabili ahal izango dituzte, bai euren sorkuntzakoak, zein iturri desberdinetatik kopiatuak eta baita ere Ikasgaur plataformak eskaintzen dizkien gaurkotasunezko testuak, euskal hedabide desberdinetatik lortuak.
Sistemak bermatzen du eduki horiek lizentzia librea dutela.
Urtero bezala, ikasleentzako zinema emanaldia antolatuko dugu. Aurten abenduaren 20ean. BLACK IS BELTZA filma ikusiko dugu, bi saiotan: 08:05etan eta 15:30ean. Goizeko saioan bi emanaldi izango dira: bata euskara hutsean, eta bestea azpitituluduna (gaztelaniaz, jakina), A1 eta A2 urratsetako ikasleak joan ahal izateko. Arratsaldekoan, berriz, emanaldi bakarra: euskara hutsean. Irakurri +
Gasteizko “11 ber bi festibala”-ren barruan ospatu zen gazte mintzodromoa Oihaneder Euskararen Etxean, hiriko Lanbide Heziketako, Batxilergoko eta IKAko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Euskaraz saiatzea merezi duela adierazi zuten parte-hartzaileek eta hizkuntza erabiltzeak bere fruituak ematen dituela frogatu du saioko gonbidatu bereziak, Aiora Mujikak, sare sozialetan @probatxoa bezala ezagutzen dugunak.
Bai Euskarari Elkarteak antolatu zuen topaketa, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, ikasleen arteko harremanak euskaraz sustatzeko eta bizitzako arlo ezberdinetan hizkuntzaren egoeraz eztabaidatzeko.
Launakako taldetan elkartu ziren parte-hartzaileak eta arlo ezberdinei buruz mintzatzeko aukera izan zuten.
Abenduaren 10etik 21era 3 orduko taldeetan matrikulatzeko aukera zabalduko da, on line nahiz euskaltegietan bertan. Hasteko data urtarrilaren 7a izango da, ekainaren 28ra arte, eta maila hauetan eman ahal da izena: A2, B1, B2 eta C1.Irakurri +
Denok dakigunez, Euskaraldiarekin batera 22 egunez "11berbi" festibala ospatzen ari da Gasteizen (azaroaren 23tik abenduaren 14ra). Festibal honetan ekintza ugari ikusteko, entzuteko eta parte hartzeko parada izango dugu: musika, zinema, dantza, magia, antzerkia, hitzaldiak, bertso saioa...Guztira 33 jardunaldi. Hemen topa dezakezue egitarau osoa:
Gaur hasi da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala. Euskal Herri osoan aldi berean egingo den ariketak hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea du xede. Ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola beteko dute. Ahobiziek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete 11 egunetan eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egin (ulertzen baldin badute, euskaraz jarraituko dute). Belarriprest rola hartu dutenek, berriz, euskaraz hitz egiteko gai diren mintzakide guztiei euskaraz hitz egiteko gonbitea egingo diete. Ariketa sozial handia izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Baionan egin zen atzo arratsaldez Euskaraldiaren irekiera ekitaldia. Bertan parte hartu genuen entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprestmodura arituko diren hainbat herritarrek. Era berean, ekitaldian Maddi Oihenart, Ruper Ordorika, Odei Barroso, Alaia Martin eta Maryse Urrutyren emanaldiak gozatu ahal izanzituztebertaratutakoek.
Izen-emate datuak
Irailaren 20an ireki zen izen-emate epea oraindik itxi ez den arren (Euskaraldiko lehen egunetan irekita egongo da ariketara batzen diren azken orduko lagunek izena eman ahal izan dezaten), bihartik aurrera ahobizi eta belarriprest modura arituko diren partaideen datuak eman dituzte gaur Baionan egin den aurkezpen ekitaldian.
Izena emateko bi baldintza bete behar zituzten partaideek: 16 urte baino gehiago izatea eta euskara ulertzeko gai izatea. Euskal Herriko 405 herritan eta ehunka entitatetan egon da izena emateko aukera, batzordeetan aritu diren milaka boluntarioei esker.
Guztira 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian, parte hartze zabala izango da, beraz, bihar martxan jarriko den ariketan. Partaide horietatik %74ek eman dute ahobizi modura jarduteko izena eta %26 arituko da belarriprestrolean.
Lurraldez lurralde, hauek dira partaidetza datuak:
Araban 17.500
Bizkaian 68.500
Gipuzkoan 84.000
Ipar Euskal Herrian 5.500
Nafarroan 20.500
Partaideen ezaugarriei dagokienez, izena eman dutenen %63a emakumezkoa izan dela azpimarratu da, eta, adinari dagokionez, 16 urtetik gorako adin guztietako belarriprest eta ahobiziek egingo dute azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko den ariketa. Bereziki azpimarratu behar da gazteen artean harrera oso ona izan duela ekimenak. Honela banatu dira izen-emateak adin tartearen arabera:
16 eta 25 urte bitartean ditu izena emandakoen %18ak.
26 eta 35 urte artean %18ak.
36 eta 45 urte artean %28ak.
46 eta 55 urte artean %19ak.
56 eta 65 urte artean %12ak.
65 urte baino gehiago %5ak.
Ariketa prestatzeko aurrelanetan milaka lagun prestaketa saioetan aritu direla ere azaldu dute Euskaraldiko bozeramaleek, ahalduntze ariketa garrantzitsu bat izaten ari denaren erakusgarri modura.
Babes handia
Euskaraldiaren aurkezpena 2017ko azaroaren 23an egin zen, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako prentsaurrekoan. Ordurako, sei hilabetetako lana egina zegoen Euskaraldia diseinatzen, aurkezpenak egiten eta sustatzaile sarea osatzen. Urte eta erdiko lana izan da, beraz, Euskaraldiaren atariraino heldu dena.
Koordinazio taldean Euskaltzaleen Topagunea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Hirigune Elkargoa aritu dira. Baina, hortaz gain, era guztietako 180 entitatek osatutako sustatzaile sarea izan du Euskaraldiak. Entitate horien artean daude euskararen gizarte eragileak, erakunde publikoak, enpresak eta bestelako gizarte eragileak. Sarea, baina, askoz zabalagoa izan da, herriz-herri ere euskaltzaleak, erakundeak eta bestelako entitateak (gizarte eragile, elkarte eta enpresak) aritu direlako Euskaraldiaren antolaketan.
Ariketa: hizkuntza-ohiturak aldatzeko deia
Azken bi hilabeteetan herriz herri eta entitatez entitate jasotako babes zabala eskertuz ariketara batzeko deia eginez amaitu dute antolatzaileek Baionako ekitaldia. Atxikimendu handi hau herritarrak ariketa sozialean murgiltzeko akuilu izango da, Euskaraldiko bozeramaleen ustez. Izan ere, ariketaren oinarria ahobizi eta belarriprest rola hautatu duten partaideek beraien eguneroko bizitzan harremanetan inertziak apurtu eta hizkuntza-ohiturak euskararantz ekartzea da. Horregatik, partaide guztiei ariketari ilusioz eta sendo heltzeko deia egin diete. Irakurri +
mastodon.eus, euskaldunak batu eta munduarekin harremanetan jarri nahi dituen sare sozial librea da. Interneteko euskal komunitateak sortu du, eta asteazken honetan, azaroak 21, aurkeztu dute. Twitter bezalako sare sozialen antza izan dezake, baina honakoa euskara hutsean garatu da.
Sortzaileek ohar baten bidez azaldu dutenez, dagoeneko bi milioi erabiltzaile baino gehiago dituen eta mundu mailan indarra hartzen ari den Mastodon sare sozialaren euskarazko instantzia da.
Software librea erabiltzen duenez, komunitate bakoitzaren esku daude datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza. Gainera, ez direnez erabiltzaileen datuak ustiatzen, ez dago publizitaterik.
Elkarren artean konektatutako milaka instantzia daude Mastodonen. Batzuk erabilera orokorrekoak dira, beste batzuk, ordea, hizkuntz komunitate baten inguruan sortuak.
Erabiltzaile bakoitzak izena zein instantziatan eman aukeratu dezake, eta mastodon.eus horietako bat da. Ondorengo erakunde hauen ekimenez abiatu da egitasmoa: PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Dinahosting, Talaio Koop., Laborategia 2.0 eta Iametza.
Interneteko euskal komunitateak nabarmendu duenez, sare sozial zentralizatuetan (Twitter, Facebook, Instagram...) hizkuntza enpresa horien erabakien araberakoa da. Ildo horretatik, emandako atzerapausoak nabarmenak direla esan dute, izan ere, Twitterren euskara kendu dute, eta Googlek euskarazko iragarkiak debekatu ditu.
Mastodonen argitaratutako mezuei toot esaten zaie ingelesez. Momentuz, komunitateak euskarazko hitz bat adosten ez duen bitartean, horrelaxe deituko die. Sare sozial berrian 500 karaktere arteko toot-ak idatz daitezke. Gainera, toó-aren pribatutasun-maila erabiltzaile bakoitzak aldatu dezake.
Sare sozial zabalduenak bezala, mastodon.eus doakoa da.Irakurri +
Denok dakigunez, Euskaraldia ekimena ate joka daukagu, eta hamaika egunez euskaraz bizitzeko ariketa soziala egingo dugu denon artean. Bada, horren harira "11berbi" festibala aurkeztu zen atzo. Festibal honetan 22 egunez ekintza ugari ikusteko, entzuteko eta parte hartzeko parada izango dugu: musika, zinema, dantza, magia, antzerkia, hitzaldiak, bertso saioa...Guztira 33 jardunaldi. Hemendik gutxira egitarau osoa zabalduko dugu. Hortaz, hartu zure tokia eta jarri eroso!! Hamaika ber bi, hamaika berba egin!
Urtero bezala, Gasteizko euskaltegiek (AEK, Bai&By, Hegoalde, Udaberria eta IKA) eta Oihanederrek elkarlanean antolatzen duten Euskara Pantaila Handian egitasmoa abian da. Honen bitartez euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatu nahi diegu gure ikasleei.
Ikasleek bihar, hilak 13, aukera izango dute film zoragarri batez gozatzeko: URTE BERRI ON, AMONA!
Ostiral honetan, hilak 9, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa izango da Bilbon. IKA euskaltegia ere hantxe egongo da. Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar duHelduen Euskalduntze Alfabetatzeak. Orain artekoan ekarpen oparoa egin dugu euskaltegiok; izan ere, eragin zuzena izan dugu tokian tokiko giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.
Prozesuari bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauden tresnak mahai gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…
bera garatzen.
Baina prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauzkagun tresnak mahi gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…
Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko digulakoan gaude.
Helburuak
Biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta HEA horren baitan kokatzea.
Joera pedagogiko berriek dakartzaten ondorioak eta eskaintzen dituzten aukerak aztertzea.
Lan munduan eragiteko, testuinguruak interpretatu eta egokituta programatzeko aukerak aztertzea.
Ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu eta berau lantzeko irizpideak jasotzea.
IKTek ematen dizkiguten aukerak aztertzea.
Jarduera arrakastatsu batzuk aztertzea, ondorioak atera ahal izateko.
Edukiak
EGITARAUA
AZAROAK 9, ostirala
08:30-9:00 - Dokumentazioaren banaketa.
09:00-9:15 - Aurkezpena eta ongi etorria.
9:15-10:00 - Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?
Paul Bilbao (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia)
Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)
10:00-10:30 - Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik.
Urriaren 18an itxi zen hautagaiak aurkezteko epea. Lan mundua eta euskararekin zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatu ziren haien kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera.
Hautagaiak aurkeztuta, epaimahaiaren lana da orain Lazarraga Sariak zeintzuk jasoko dituzten erabakitzea. Epaimahaia LANABES Araban euskara lanean ekimeneko kideek osatuko dute. Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko Konderrian euskarak eremu sozioekonomikoan duen presentzian eragin eta handitzearen alde egindako lana baloratuko dute.
Bost saritu
2018ko sariketan bost sari dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartuko dira kontutan:
Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.
Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontuan hartuko dira, hala nola:
Euskaraz lan egiteko baliabideak.
Kontratazioak.
Barne agiriak.
Kanpo komunikazioa.
Hizkuntza paisaia.
Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
Jakina den moduan, Soziolinguistika Klusterrak egingo du Euskaraldiaren ikerketa lana. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.
Hiru galdetegi bidaliko zaizkie izen-emaileei: ekimena hasi aurretik lehena (partaide guztiei); ekimena amaitu bezain laster bigarrena; eta ekimena bukatu eta hiru hilabetera azkenekoa (informazio gehiago hemen). Garrantzitsua da, beraz, bidaltzen dituzten galdetegiak erantzuten joatea, erantzun ahala bidaliko baitituzte gainerako galdetegiak; eta horrek ahalbideratuko du ikerketa arrakastatsua izatea.
Ikerketaren inguruko informazio gehiago jasotzeko idatzi edo deitu: ikerketa@euskaraldia.eus edo 943 592556 telefonoan (Klusterra).Irakurri +