IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

"MASTODON.EUS", euskaraz aritzeko sare sozial berria

mastodon.eus, euskaldunak batu eta munduarekin harremanetan jarri nahi dituen sare sozial librea da. Interneteko euskal komunitateak sortu du, eta asteazken honetan, azaroak 21, aurkeztu dute. Twitter bezalako sare sozialen antza izan dezake, baina honakoa euskara hutsean garatu da.

Sortzaileek ohar baten bidez azaldu dutenez, dagoeneko bi milioi erabiltzaile baino gehiago dituen eta mundu mailan indarra hartzen ari den Mastodon sare sozialaren euskarazko instantzia da.

Software librea erabiltzen duenez, komunitate bakoitzaren esku daude datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza. Gainera, ez direnez erabiltzaileen datuak ustiatzen, ez dago publizitaterik.

mastodon.eus bilaketarekin bat datozen irudiakElkarren artean konektatutako milaka instantzia daude Mastodonen. Batzuk erabilera orokorrekoak dira, beste batzuk, ordea, hizkuntz komunitate baten inguruan sortuak.

Erabiltzaile bakoitzak izena zein instantziatan eman aukeratu dezake, eta mastodon.eus horietako bat da. Ondorengo erakunde hauen ekimenez abiatu da egitasmoa: PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Dinahosting, Talaio Koop., Laborategia 2.0 eta Iametza.

Interneteko euskal komunitateak nabarmendu duenez, sare sozial zentralizatuetan (Twitter, Facebook, Instagram...) hizkuntza enpresa horien erabakien araberakoa da. Ildo horretatik, emandako atzerapausoak nabarmenak direla esan dute, izan ere, Twitterren euskara kendu dute, eta Googlek euskarazko iragarkiak debekatu ditu.

Mastodonen argitaratutako mezuei toot esaten zaie ingelesez. Momentuz, komunitateak euskarazko hitz bat adosten ez duen bitartean, horrelaxe deituko die. Sare sozial berrian 500 karaktere arteko toot-ak idatz daitezke. Gainera, toó-aren pribatutasun-maila erabiltzaile bakoitzak aldatu dezake.

Sare sozial zabalduenak bezala, mastodon.eus doakoa da. Irakurri +

11BERBI festibalaren aurkezpena. Hamaika ber bi, hamaika berba egin!

Denok dakigunez, Euskaraldia ekimena ate joka daukagu, eta hamaika egunez euskaraz bizitzeko ariketa soziala egingo dugu denon artean. Bada, horren harira "11berbi" festibala aurkeztu zen atzo. Festibal honetan 22 egunez ekintza ugari ikusteko, entzuteko eta parte hartzeko parada izango dugu: musika, zinema, dantza, magia, antzerkia, hitzaldiak, bertso saioa...Guztira 33 jardunaldi. Hemendik gutxira egitarau osoa zabalduko dugu. Hortaz, hartu zure tokia eta jarri eroso!! Hamaika ber bi, hamaika berba egin!

Irakurri +

EUSKARA PANTAILA HANDIAN berriro abian

Urtero bezala,  Gasteizko euskaltegiek (AEK, Bai&By, Hegoalde, Udaberria eta IKA) eta Oihanederrek elkarlanean antolatzen duten  Euskara Pantaila Handian egitasmoa abian da. Honen bitartez euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatu nahi diegu gure ikasleei.

Ikasleek bihar, hilak 13, aukera izango dute film zoragarri batez gozatzeko: URTE BERRI ON, AMONA!

 

  Irakurri +

Bihar, hilak 9, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa

Ostiral honetan, hilak 9, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa izango da Bilbon. IKA euskaltegia ere hantxe egongo da. Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak. Orain artekoan ekarpen oparoa egin dugu euskaltegiok; izan ere,  eragin zuzena izan dugu tokian tokiko giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.

 

Prozesuari bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauden tresnak mahai gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…

bera garatzen.

 

Baina prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauzkagun tresnak mahi gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…

Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko digulakoan gaude.

 
 

Helburuak

  • Biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta HEA horren baitan kokatzea.
  • Joera pedagogiko berriek dakartzaten ondorioak eta eskaintzen dituzten aukerak aztertzea.
  • Lan munduan eragiteko, testuinguruak interpretatu eta egokituta programatzeko aukerak aztertzea.
  • Ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu eta berau lantzeko irizpideak jasotzea.
  • IKTek ematen dizkiguten aukerak aztertzea.
  • Jarduera arrakastatsu batzuk aztertzea, ondorioak atera ahal izateko.
 

Edukiak

EGITARAUA

AZAROAK 9, ostirala

08:30-9:00 - Dokumentazioaren banaketa.

09:00-9:15 - Aurkezpena eta ongi etorria.

9:15-10:00 - Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?

  • Paul Bilbao (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia)
  • Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

10:00-10:30 - Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik.

  • Josu Perales (HABE)

10:30-11:30 - Mahai ingurua. Euskalduntze alfabetatzea: Eraginkorrak gara? Norantz goaz?

11:30-12:00 - Atsedenaldia

12:00-12:45 - Euskaldun berriak eta euskaldundu direnak. Nola eragin diegu? Zer behar dute?

  • Esti Amorrortu (Euskal Ikasketen Saila, DU)
  • Jone Goirigolzarri (Euskal Ikasketen Saila, DU)

12:45-14:00 - Lan mundua: Elefantea. Plangintzak: Inurri-lana. Sareak euskalduntzen.

  • Patxi Saez (Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea)
  • Mayi Etxebarria (Elhuyar)

14:00-15:30 - Bazkaria

15:30-16:30 - HEOC. Zer eskatzen digu eta zer eskaini?

  • Luis Maria Gonzalez de Txabarri (HABE)

16:30-17:30 - Zelan irakatsi ikuspegi berri batetik.

  • Roberto Mielgo (Hizkuntza eta Literturaren Didaktika Saila, BAM)

 

AZAROAK 10, larunbata

09:00-10:00 - Berbetan, eleketan, mintzatzen irakatsi. Ahozkoaren garrantzia.

  • Leire Diaz de Gereñu (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU)
  • Josune Zabala (Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria)

10:00-11:00 - Zer dugu eta zer beharko genuke: Materialgintza.

  • Ane Ortega (Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila, BAM)

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-12:30 - Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak.

  • Abel Camacho (Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria)
  • Mikel Iruskieta (EHU/UPVko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria)

12:30-13:30 - Esperientzia eredugarriak.

  • COMBI proiektua (Petra Elser)

13:30-14:00 - Ondorioak eta amaiera.

.Nori zuzendua

  • Euskaltegiko irakasle eta profesionalei.
  • Ikertzaileei.
  • Hizkuntzalariei.
  • Irakasleei.
  • Hizkuntza politikaren kudeatzaileei.
  • Euskara biziberritzeko plangintzetan ari diren profesionalei.
  • Alderdi politikoetako euskara arduradunei.
  • Sindikatuei.
  • Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

MATRIKULATZEKO

  • Hasiera-data: 2018(e)ko azaroaren 9a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko azaroaren 10a
  • Tokia: Bilbo - Euskaltzaindiaren Egoitza
  • Nola heldu: www.euskaltzaindia.eus
  • Ordutegia: Ostirala-Larunbata. 9:00-17:30 / 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 50,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 45,00 €. Bazkideak: 37,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urriaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 5a

 

 

 

 

 

AZAROAREN 15EAN BANATUKO DIRA LAZARRAGA SARIAK

Urriaren 18an itxi zen hautagaiak aurkezteko epea. Lan mundua eta euskararekin zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatu ziren haien kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera.

Hautagaiak aurkeztuta, epaimahaiaren lana da orain Lazarraga Sariak zeintzuk jasoko dituzten erabakitzea. Epaimahaia LANABES Araban euskara lanean ekimeneko kideek osatuko dute. Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko Konderrian euskarak eremu sozioekonomikoan duen presentzian eragin eta handitzearen alde egindako lana baloratuko dute.

Bost saritu

2018ko sariketan bost sari dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartuko dira kontutan:

  • Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
  • Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontuan hartuko dira, hala nola:

  • Euskaraz lan egiteko baliabideak.
  • Kontratazioak.
  • Barne agiriak.
  • Kanpo komunikazioa.
  • Hizkuntza paisaia.
  • Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
  • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
  • Formazioa euskaraz eskaintzea.
  • Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
  • Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.
  • Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 15ean izango da, 19:30ean, Artium museoan.

Irakurri +

Hiru galdetegi egingo zaizkie Euskaraldian izena ematen dutenei

Jakina den moduan, Soziolinguistika Klusterrak egingo du Euskaraldiaren ikerketa lana. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.

Hiru galdetegi bidaliko zaizkie izen-emaileei: ekimena hasi aurretik lehena (partaide guztiei); ekimena amaitu bezain laster bigarrena; eta ekimena bukatu eta hiru hilabetera azkenekoa (informazio gehiago hemen). Garrantzitsua da, beraz, bidaltzen dituzten galdetegiak erantzuten joatea, erantzun ahala bidaliko baitituzte gainerako galdetegiak; eta horrek ahalbideratuko du ikerketa arrakastatsua izatea.

Ikerketaren inguruko informazio gehiago jasotzeko idatzi edo deitu: ikerketa@euskaraldia.eus edo 943 592556 telefonoan (Klusterra). Irakurri +

Gasteizko Taberna Euskaldunen Sarea

 
 
 
 
 

 Bai Euskarari Elkarteak eta Gasteizko Mintzalagunak elkarlanean, GASTEIZKO TABERNA EUSKALDUNEN SAREA osatu dute.

19 tabernek osatzen dute sarea. Astero 700 mintzalagun baino gehiago biltzen dira Gasteizko taberna desberdinetan eta Gasteizko Taberna Euskaldunak dira haientzako leku aproposa. Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna bermatzen dute, baita euskarazko hizkuntza paisaia ere. Hona hemen zerrenda.

  Irakurri +

HABE: EUSKARA-MAILAK EDO BALIOKIDEAK GAINDITU DITUZTEN IKASLEEI DIRU-LAGUNTZAK

HABE: EUSKARA-MAILAK EDO BALIOKIDEAK GAINDITU DITUZTEN IKASLEEI DIRU-LAGUNTZAK

habe bilaketarekin bat datozen irudiak

Baldintzak:

- Matrikulatua egotea 2017ko martxoaren 17tik 2018ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.

- HABEko zuzendariaren ebazpenez deituta 2017. urteko bigarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2018. urteko ekainaren arteko ebaluazio-aldietan edo lehen azterketa-deialdian parte hartu eta dagokion maila gainditzea.

Zenbatekoa:

a) HABEren A1 maila: 150 euro.

b) HABEren A2 maila: 200 euro.

c) HABEren B1 maila edo baliokidea: 550 euro.

d) HABEren B2. maila edo baliokidea: 500 euro.

e) HABEren C1 maila edo baliokidea: 150 euro.

f) HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro

 

2018ko urriaren 19a arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak

 

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004480

Kontatua:

HABE Vitoria-Gasteiz kalea, 3 Donostia-San Sebastián Kale Nagusia, 85 Bilbao Samaniego kalea, 2 Vitoria-Gasteiz

Euskaraldian trebatzen

Euskaraldiaren formakuntzarekin aurrera jarraituz, oraingoan bi proposamenekin gatoz: Ahobiziak eta Belarriprestak trebatzeko formakuntzak, Oihanederren, hain zuzen!

3 orduko saioak dira eta bertan guk izan ditzakegun eta galdetu ahal dizkiguten gauza guztien inguruan trebatuko da. Animatu!

Eman izena hemen: Euskaraldian trebatzen

 

 

Mintzalaguna: izena emateko epea zabalik

Mintzalagunean parte hartu nahi?? Atzo zabaldu zen izena emateko epea, abenduaren 21era arte. 

  • Iazko mintzalagun taldean jarraitu nahi baduzu >  zuekin harremanetan jarriko dira taldearen egoera ezagutu eta mintzalagun berriak sartzeko aukera dagoen zehazteko.
  • MINTZALAGUNEAN berria bazara > Urriaren 1etik aurrera  IZENA EMAN behar duzu on-line galdetegia betez edo GEU elkartearen bulegoan.
    • ORDUTEGIA (aldez aurretik abisatu badaezpada):
      • Goizez > 08:30 – 15:00
    • URTEKO KUOTA >  20€

Izen-emate fitxak jaso bezain laster hasiko dira ikasturte berri honetarako taldeak sortzen. Banan-banan izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko dira talde proposamena egiteko eta lehenengo bilera adosteko.

 

Matrikulazio prozesuaren inguruan edozein zalantza baduzue:

Irakurri +

Euskaraldia: nola eman izena?

Atzo, hilak 20, Euskaraldian izena emateko epea zabaldu zen. Gasteizko Oihaneder euskararen etxean izen-emate kolektibo baten bitartez ekin genion kanpainari, eta dagoeneko jende ugarik eman du izena "Ahobizi" edo "Belarriprest" aritzeko azoaren 23tik abenduaren 3ra(euskararen eguna) iraungo duen ekimen honetan.

Astelehenetik aurrera gizarte etxeetan ere izena eman ahalko da, orria hau bertara eramanez, edo bestela interneten bidez  zuzenean, esteka honetan: http://izenematea.euskaraldia.eus/

Oihaneder Euskararen Etxean informazio puntu bat egongo da egunero(asteburuetan izan ezik) 17:30etik 20:30era, Euskaraldiari bururzko zalantza guztiak argitzeko.

Eta zu, Ahobizi ala Belarriprest izango zara?

Informazio gehiagorako: https://gasteiz.euskaraldia.eus/

Irakurri +

Euskaraldian izena emateko epea zabalik gaurtik aurrera

Gaur, Irailak 20, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate epea ireki da.

Hona izena emateko esteka: http://izenematea.euskaraldia.eus/

Euskaraldiaren irekiera ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan (Santo Domingo merkatua, z/g, Iruñea) izango da gaur 18:30ean, non musika eta umore emankizunek josiko duten ekitaldi koloretsu hau, eta Euskaraldia antolatzen ari garen herri eta entitate askotako kideok elkarrekin egoteko tartea izango dugu. 

Gasteizen, berriz, izen-emate ilara erraldoi bat egiteko deia egin da Oihanederren 10:15etik aurrera.

Irakurri +

2018-2019 ikasturterako euskaltegien matrikulazio kanpaina

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018-2019 ikasturterako euskaltegien matrikulazio kanpaina berria aurkeztu du gaur. Azaldu dutenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan dauden 103 euskaltegiek 35.000 ikasle inguru jasoko dituzte, eta hauek inoizko diru-laguntzarik handienak jasoko dituzte matrikula ordaindu ahal izateko. 

 

Irakurri +

Hizkuntza-eskakizunak

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018-2 deialdia irailaren 6an argitaratu zuten. eskaera irailaren 7tik 21era bitartean egin ahal da. 

Informazio guztia: hemen.

 

 

AHOBIZI edo BELARRIPREST?

Euskaraldia gero eta gertuago dago, irailaren 20an hasiko da izen ematea. 

Zeu zer izango zara? Oraindik ez duzu erabaki? Ea honek laguntzen dizun!

 

GLOTODIDAKTIKA Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa

 

Irailean, gurean aritu nahi dutenei zuzendutako glotodidaktika ikastaroa eskainiko dugu, guk bultzatutako metodologia eta izandako ibilbidea azaltzeko. Ikastaro horren bitartez, irakasle berriak lanaren kalitatea eta emaitzak ziurtatuko dituzten gutxieneko konpetentziak bereganatuko ditu. Era berean, euskaltegietan edo irakas-jardueretan lan egiteko ahalik eta mendekotasun gutxien eta segurtasun gehien emango dion prestakuntza jasoko du.

 

Metodologia

Ikastaroaren programaren ardatza irakaslegaiek egin beharreko lanak izango dira. Lan hauen azken helburua praktiketan garatu beharreko jarduera izango da besteak beste, eta honetarako jarraitu beharreko progresioa.

Amaieran 60 orduko ikastaroan esku-hartu delako agiria emango da. Agiria jasoko bada, asistentziak %80koa izan behar du, gutxienez.

Ikastaroak bi atal izango ditu: teorikoa bata ( bost egun) eta praktikoa bestea (zazpi egun).

           

Bete beharreko baldintzak

Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da 3. mailako agiria, EGA, C1, C2 edo baliokidea eta lizentziatura, gradua, edo hiru urteko diplomatura izatea. Titulazio hori guztia matrikula egitean ekarri behar da euskaltegira; aipatutakoa jaso ezean, ezingo da matrikularik egin.

 

Programa

Osorik ikusteko klikatu gainean :

Irakurri +

ASTEBURUPASA LESAKAN

ZATOZ GUREKIN ASTEBURUPASA LESAKARA!

Ekainaren 9an eta 10ean izango da. Larunbat goizean Gasteiztik atera eta bazkalordurako, 12ak aldera, Lesakara helduko gara. Bertan, IKAren Matxinbeltzenea aterpetxean hartuko dugu ostatu, eta, igandean, bazkalostean itzuliko gara Gasteizera. Bi egun horietan, euskaraz bizitzeaz gain, mintzamena lantzeko jarduerak egingo ditugu (ahozko azterketen simulazioak, mintzodromoa…) eta txangoren baten bidez ingurua ezagutzeko aukera ere izango dugu. Gasteizko IKAko irakasle batzuk ere gurekin izango dira.

Izena emateko, sartu 70€ honako kontu honetan, eta kontzeptuan barnetegia zure izena adierazi:

 

LABORAL KUTXA 3035 0228 91 2280022336

KUTXABANK          2095 3174 58 1090311993

 

 Anima zaitez!

Izena emateko epea: maiatzaren 22tik ekainaren 4ra.

Eman izena bulegoan eta ekarri ordainagiria ekainaren 1a baino lehen!

 

OHARRA:

  - B1 maila gaindituta izan behar du ikasleak.

  - Zerrendak osatzeko, diru-sarreraren data hartuko dugu kontuan

 

  Irakurri +

Zatoz barnetegira!

BIKOIZKETA-LEHIAKETA

Gasteizko IKAk publizitate-kanpaina berria jarri du martxan, eta ideia-lehiaketa bat antolatu du euskaltegian IKAren barnetegia ezagutarazteko eta ikasleak bertara joatera animatzeko: MADLIPZ aplikazioaren bitartez, umorezko bideo-bikoizketak sortzea, sare sozialetan zabaltzeko.

 

Irakasleak hainbat eredu jarriko dizkizu, jakin dezazun zeren bila gabiltzan.

Oso erraza da horrelako bideoak egitea eta gure lehiaketan parte hartzea. Gaur egungo teknologiari esker, denon eskura dago muntaketa itxuroso eta barregarriak egitea. Gehienok erabiltzen ditugun telefonoak nahikoak dira prozesu osoa egiteko. Hona hemen azalpena, urratsez urrats:

  1. MadLipz aplikazioa deskargatu zure smartphonean. Doakoa da. Aplikazio berri honek 15-20 segundu inguruko bideo (klip) banku zabala eskaintzen du nazioarteko pelikula- nahiz telebistako programa-zati ezagunekin. Aukerak ikusi ahal izateko, pantailaren behealdean dagoen  ikurra sakatu. Pantailaren goiko menua ezker-eskuin mugituz, klip mota ezberdinak aukera daitezke (umorezkoak, erromantikoak, akziozkoak…) Bilatzailea ere badauka ( lupa ikurra duen “search” aukera).
  2. Bideoa aukeratu. Ikusi aukeren artean zer bideo egokitzen den ondoen zure ideiara. Pelikula famatu baten eszena bat edo aktore jakin bat bilatu ahal duzu bilatzailean. Zeure bideoak ere igo ahal dituzu aplikaziora goiko menuan eskuineko muturrean dagoen  “import” aukera sakatuz eta, ondoren, zure telefonoko “galeriatik” hartuz. Baina gogoratu bideo laburrak izan behar dutela, 20 segundo ingurukoak.
  3. Gidoia pentsatu eta egokitu. Aukeratutako bideoa hainbat aldiz ikusi, jakiteko pertsonaiek noiz eta nola hitz egiten duten, eta horrela egokitu zuen gidoia. Zenbait bideotan bi edo hiru pista grabatzeko aukera dago. Horrek esan nahi du ahots bat, bi edo hiru grabatu ahal direla banan-banan, eta azkenean denak geratzen direla azken muntaketan integraturik. Grabatzeko, telefonoaren pantailan borobil gorria sakatzea nahikoa da. Ikusiko duzue zein erraza den! Mikrofono bat erabiliz gero, hobea da emaitza.
  4. Ondo geratu arte, nahi beste aldiz errepikatu ahal da grabazioa. Emaitzarekin gustura geratzen zaretenean, pantailaren goiko aldean, eskuinean, aplikazioaren ikurra   sakatu grabatuta geratzeko.  Ondoren, galdetuko dizuete ea pribatua (zuen erabilerarako bakarrik) ala publikoa (aplikazioan edonorentzat ikusgai) egin nahi duzuen. Gero, “done” (eginda) sakatu ondoren,  bideoa partekatzeko (share) aukera izango duzue sare sozial ezagunetan: Whatsapp, Twitter, Instagram…
  5. Lehiaketan parte hartzeko, zuen bideoa IKAren Whatsappera bidali behar duzue 688800713 zenbakira. Bidalketa egitean, ez ahaztu zuen taldea identifikatzea, zentroa, irakaslearen izena eta ordutegia adieraziz.
  6. Baldintza bakarra: euskaraz izatea eta IKA eta barnetegia hitzak agertzea. Testua barregarria zein gogoeta-eragilea izan daiteke, euskara ikastearen zailtasunari edo erraztasunari buruzkoa, barnetegian ikastearen abantaila adierazten duena edo beste edozeri buruzkoa.
  7. Facebooken (@ikagasteiz) jarriko ditugu bideo guztiak, eta “atsegin dut” gehien jasotzen duena izango da irabazlea.

Anima zaitezte parte hartzera!

  • Lehiaketaren oinarriak

    Txapelketan parte hartzen duten guztiek beren-beregi lagatzen dituzte jabetza intelektualari zein irudiari dagozkion eskubide guztiak, eta horiek erabiltzeko baimena ematen dute; beraz, parte-hartzaileek Ardatz Kultur Elkarteari lagatzen dizkiote lehiaketara bidaltzen dituzten bideoen jabetza intelektual eta industrialaren ustiapen-eskubideak, edo/eta irudiari dagozkionak.

    Ardatz Kultur Elkarteak eskubide osoa izango du ezegokitzat jotzen dituen edo txapelketaren oinarriak betetzen ez dituzten bideoak ez argitaratzeko edo ezabatzeko.

   Irakurri +

XVIII. kultur txapelketa #KULTURika18

  • Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.
  • Galdera sortak ostiraletan jasoko dituzue eta erantzunak hurrengo ostiralerako utzi behar dituzue bulegoetan.
  • Ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiak hasi eta bukatu arte  jardungo dira. Puntuak jasoko dituzue erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.
  • Galderen erantzunak, lehenengo, webgunean eta sare sozialetan (Facebook IKA Gasteiz eta Twitter@IKA_Gasteiz ) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
  • Saria 8 € ikasleko

 

Honako hau izango  da egutegia:

Antolatzaileok eskumen osoa dugu beharrezko aldaketak egiteko.

 

  Irakurri +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341