IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

Araban da, bai, baina…2021

Urtero bezala, "Araban da, bai, baina..." kultur txapelketari ekin diogu.

  • Arabako txokoak izango dituzte ikergai ikasleek, hainbat argazkiren bidez.
  • Galdera sortak ostiraletan jasoko dituzue eta erantzunak hurrengo ostiralerako utzi behar dituzue bulegoetan.
  • Galderen erantzunak, lehenengo, web-orrian eta sare sozialetan (Facebook eta Twitter) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
  • Honako hau izango  da egutegia:
    • Girotzea: apirilaren 21etik 27ra (erantzunak apirilaren 29an).
    • 1. galdera sorta: maiatzaren 3tik 7ra (erantzunak maiatzaren 11n).
    • 2. galdera sorta: maiatzaren 17tik 21era (erantzunak maiatzaren 25en).
    • 3. galdera sorta: maiatzaren 31tik ekainaren 4ra (erantzunak ekainaren 8an).
    • Finala: ekainaren 17an egingo dugu. Zehaztuko ditugu aurrerago tokia eta ordua.

Hauexek dira gure sare sozialen helbideak:

Facebook: IKA Gasteiz

Twitter:@IKA_Gasteiz

Hona girotze faseko galderak: GIROTZE FASEA

 

Herri ekimeneko euskaltegiekin akordio historikoa sinatu du Eusko Jaurlaritzak

Mugarria eta historikoa. Bi hitz horiek erabili dituzte Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, eta Isabel Isazelaia eta Laida Beristain herri ekimeneko euskaltegietako ordezkariek. Akordioa sinatu dute alde biek euskaltegietako irakasleen lan baldintzak hobetzeko. «Euskaltegien aspaldiko aldarrikapena bete dugu», esan du Zupiriak, eta Beristainek bide beretik: «40 urtean egindako aldarrikapena betetzea lortu dugu». Lau ikasturtean soldatak %36 igoko zaizkie euskaltegietako irakasleei, eta eskola orduak %26,5 murriztu. 

Info guztia: berria.eus

Irakurri +

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2021

Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2021 urtean.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla: 

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko epealdian.
  • 2020-2021 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2020-2021 ikasturtean A1 edo A2 edo B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2020ko deialdietako bigarren azterketaldietan edo 2021eko deialdietako lehen azterketaldietan.

 Bestalde, dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2021eko irail-urri bitartean izango dela aurreikusten da. Irakurri +

Sagrario Aleman izango da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari berria

Sagrario Alemanek ordezkatuko du Andres Iñigo, 1997az geroztik Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria zena. Hala jakinarazi du Euskaltzaindiak 2021-2024 aldirako lurralde ordezkarien izendapenaren berri emateko ohar batean.

Sagrario Aleman izango da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari berria. 24 urteren ostean, Andres Iñigok delegatu kargua utziko du, hain zuzen ere, euskaltzain emeritu bihurtu eta urtebetera.

 

Infoa: argia.eus

Irakurri +

Hizkuntzategiaren I. Mintegia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango da, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan.

Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen dituen aukerak erabiliz: idatzizko txata, audioa edota bideoa.

NOIZ: Otsailak 17, 12:00-14:00

Jarraitu hemen

Irakurri +

MINTZALAGUNTZAILEAK BEHAR DIRA

Mintzalaguna euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa bat da.

Astero biltzen dira taldeak, presentzialki edo online bitartez, ordubetez euskaraz aritzeko.

Talde guztietan Euskaraz ondo moldatzen den kide bat behintzat egoten da, hori da hain zuzen Mintzalaguntzaile bat.

Jarraitu irakurtzen

Irakurri +

GEU Elkarteko MINTZA IBILALDIAK

Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunek 2 ordutako ibilaldiak egiten dituzte Gasteiz inguruetan.
Azaroaren 29ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diote ikasturte berriko lehenengo ibilaldiari. Santa Barbara plaza izango da abiapuntua.
Hemen infoa: geuelkartea.eus
 

EUSKARA PANTAILA HANDIAN berriro martxan dago

EUSKARA PANTAILA HANDIAN berriro martxan dago.
Ostegunean, hilak 19, "80 egunean" proiektatuko da Oihaneder Euskararen etxean, 10:15ean.
Euskara Pantaila Handian egitasmoa Oihanederrek eta Gasteizko hainbat euskaltegik (AEK, Hegoalde, Udaberria eta IKA) elkarlanean antolatzen duten jarduera da.
Honen bitartez euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskara ikasleei.
Proiekzioen aurretik filmaren unitate didaktikoak lantzen dira klaseetan.

Euskaraldia ostiral honetan hasiko da!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

Eman izena hemen: https://izenematea.euskaraldia.eus/

 

 

Irakurri +

Mintza ibilaldiak martxan

GEU Elkarteak antolatutako mintza-ibilaldiak martxan daude. Lehena urriaren 25ean izango da, 10:00etatik - 12:00etara; Europa jauregitik abiatuta.

Izena emateko bidali zure izen-abizenak eta telefono zenbakia: info@gasteizkomintzalaguna.eus

Irudia Irakurri +

Euskara-ikasleentzako dirulaguntzak: HABE

EBAZPENA, 2020ko irailaren 16koa, HABEko zuzendariarena, 2020-2021 ikasturtean euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena eta horiek esleitzeko baldintzak eta prozedura arautzen dituena.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. oinarrian ezarria dauka HABEk dirulaguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduen euskalduntzegintzan jardunez, HABEk jarritako helburuak lor daitezen, HABEren zuzendari nagusiak ikasturte akademiko bakoitzaren hasieran dirulaguntzen deialdia egingo duelarik.

Ildo horretatik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2018-2020 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bitartez, Hizkuntza Politika alorrean 7. helburu orokor bezala helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, «47130 euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzak» kodea duen ekintza-atalean. Plan hori garatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez, 2020ko Dirulaguntzen Plan Orokorra onartu zuen, eta deialdi honetan aurreikusitakoak jasotzen dira bertan.

Bidezkoa da, beraz, 2020-2021 ikasturterako dirulaguntzen deialdia egitea eta finantzaketa-moduluak ezartzea, honen bidez euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei dagozkienak finkatuz.

Horregatik, aipatu xedapenek eta HABEren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak baliatuta, eta indarrean dauden azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak eta Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, aurrerantzean DLO) eta Lege hori garatzen duen uztailaren 21eko 887/2003 Errege Dekretuak onartutako Erregelamenduak ezartzen dutenaren arabera,

Jarraitu irakurtzen... Irakurri +

20-21 ikasturterako matrikulazio kanpaina, abuztuaren 31tik aurrera zabalik

Dagoeneko ikusgai dugu 2020-2021 ikasturteko eskaintza osoa. Aurten, ohiko aurrez aurreko ikastaroez gain, aurrez aurreko telematikoak ere eskainiko ditugu ordutegi eta modulo ezberdinetan.

Aurtengo ikasturteko eskaintzan, nobedade ugari daude. Ohiko ikastaroak topatuko dituzue, non une oro zainduko ditugun Osasun Sailak ezarritako ziurtasun-neurri guztiak; eta, horietaz gain, aurrez aurreko ikastaro telematikoak ere eskaintzen dizkizuegu, ondotxo baitakigu zuetako askok, garai hauetan, etxetik ikasi nahiago duzuela, taldeka ikastearen abantaila guztiak baliatuta. 

Matrikulazio epea abuztuaren 31tik irailaren 18ra zabalduko da.

Eskaintza ikusteko klikatu hemen.

Irakurri +

Euskara ikasteko diru-laguntzen gaineko informazioa argitaratu dute

Argitaratu da 2019-2020 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautu eta dagokion deialdia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren EBAZPENA. Info guztia: https://www.habe.euskadi.eus/s23-edukiak/eu/contenidos/informacion/ikasleen_dirulaguntzak/eu_def/index.shtml

2020-2021 ikasturteko eskaintza ikusgai

Dagoeneko ikusgai dugu 2020-2021 ikasturteko eskaintza osoa. Aurten, ohiko aurrez aurreko ikastaroez gain, aurrez aurreko telematikoak ere eskainiko ditugu ordutegi eta modulo ezberdinetan.

Datorren ikasturteko eskaintzan, nobedade ugari daude. Ohiko ikastaroak topatuko dituzue, non une oro zainduko ditugun Osasun Sailak ezarritako ziurtasun-neurri guztiak; eta, horietaz gain, aurrez aurreko ikastaro telematikoak ere eskaintzen dizkizuegu, ondotxo baitakigu zuetako askok, garai hauetan, etxetik ikasi nahiago duzuela, taldeka ikastearen abantaila guztiak baliatuta. Espero dugu informazio probetxugarria izatea.

Matrikulazio epea abuztuaren 31tik irailaren 18ra zabalduko da.

Eskaintza ikusteko klikatu hemen. Irakurri +

Aurten IKAko ikaslea izan bazara, deskontua handiak izango dituzu!

Aurten IKAko ikaslea izan bazara, deskontua handiak izango dituzu udako ikastaroetan.

19/20 ikasturtean martxoaren 10etik ekainaren 26ra bitartean IKAko ikastaroren bateko ikasle izan bazara eta denbora-tarte horretan baja eman ez baduzu ikastaroan, deskontua izango duzu udako ikastaroetan:

-Astean 5 edo 6 orduko modulu berezietan ibili bazara, % 25eko deskontua egingo dizugu.

-Egunean 2 edo 3 orduko erritmoan aritu bazara, %50ekoa.

-Eta egunean 5 orduko trinko batean aritu bazara, %75ekoa.

 

*Matrikulazioa epea, maiatzaren 25tik aurrera (online nahiz gure bulegoetan). Irakurri +

Iraileko ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik

Zabalik dago iraileko ikastaroetan matrikulatzeko epea, gure bulegoetan egiteko soilik(945288922). Aurreko urteetan bezala, gure euskaltegietan 5 orduko trinkoak eskainiko ditugu, eta baita 2 orduakoak ere. Aurten, bizi dugun ergoera berezia dela-eta, ez?da barnetegirik egongo, baina nobedade garrantzitsu bat daukagu eskaintzeko; AURREZ AURREKO TELEMATIKOAK, 2 eta 5 ordukoak.

Beti bezala, euskaltegietan ez ezik, matrikula ON LINE ere egin ahalko da; oso aukera ona egoera honetan izan behar ditugun segurtasun neurriak kontuan izanik.?Gainera, 19/20 ikasturtean martxoaren 10etik ekainaren 26ra bitartean IKAko ikastaroren bateko ikasle izan bazara eta denbora-tarte horretan baja eman ez baduzu ikastaroan, deskontua izango duzu udako ikastaroetan.

_Matrikulatu_

Hona hemen? ikastaro guztien gaineko informazioa: Oharrak

Irakurri +

Aurten...AURREZ AURREKO TELEMATIKOAK eskainiko ditugu!

Aurten, lehenengo aldiz, ekainetik aurrera AURREZ AURREKO ikastaro TELEMATIKOAK eskainiko ditugu Gasteizko IKAn, bai udarako, bai urritik aurrerako ere.

Ikastaro horietan, telematikoki bada ere, aurrez aurre emango ditugu ordu guztiak; ikastaro telematikoak, bai, baina euskaltegiko ordutegi berean. Bideo-deien bitartez, aurrez aurre egongo bagina bezala arituko gara. Hau da, euskaltegia etxera eramango dizugu.  

Ordutegi finkoa izango dute eta nor bere mailako ikastaroan ariko da. Bideo-dei bitartez irakasleak zurekin kontaktu zuzena izango du eskolak irauten duen denboran; horrela, modu presentzialean euskaltegian egiten dugun bezala, azalpenak zuzenean eman, zalantzak argitu,  mintzamena praktikatu, eta  eginkizunen eta ariketen zuzenketak  eskola-orduetan egingo ditugu. Zuretzako tutoretzak ere ikastaroaren ordutegiaren barruan txertatuko ditugu.

Aukera izango duzu, euskaltegian izango bazina bezala, ikaskideekin taldetxoka eginkizunak prestatzeko-binaka, hirunaka.-; edota jolas didaktikoak egiteko eta tertuliatxoak egiteko. Eta dena grabaturik geratuko da, errepasatu edo kontsultatu nahi baduzu ere. Beti izango dituzu astean landutako ariketak eta azalpenak eskuragarri.

Hauek HABEk homologatutako ikastaroak dira.

https://www.facebook.com/ikagasteiz/videos/192667491775429/?t=18

Irakurri +

Berrabiatu egin dira euskara-mailak egiaztatzeko prozesuak

Eskara-mailen agiriak eskuratzeko HABEren egiaztatzegintza-prozesuak, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz behin-behinean atzeratu zirenak, berrabiatu egin ditu HABEk

  • Matrikulatzea
    Azterketa-deialdietan matrikulatzeko epe berriak honako hauek dira:
    • Euskaltegietako ikasleen lehen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak): maiatzak 25 – 31
    • Lehen deialdi irekia (C1 maila): maiatzak 18 – 24
    • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak): maiatzak 25 – 31
    ADI - Deialdi bakar batean egin daiteke matrikula: euskaltegietako ikasleen deialdian parte hartzen duenak ezin du deialdi irekian ere parte hartu, nahiz eta beste maila batean izan; bestalde, Euskal Etxeetako ikasleentzako deialdian matrikulatzen den azterketariak ere ezin izango du inolako matrikularik egin euskaltegietako ikasleentzako deialdian, ezta deialdi irekian ere.

 

  • Deialdien antolaketa
    Azterketari-kopurua era osasungarrian kudeatzeko eta osasun-agintariek xedatutako jarraibideen baitan, honela antolatuko dira deialdiak:
    • Euskaltegietako ikasleen lehen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak): 
       – Idazmen-proba BECen (Barakaldo) egingo dute azterketari guztiek. // Eguna: ekainak 15-18
       – Entzumen-, irakurmen- eta mintzamen-probak konbalidatu egingo dira, euskaltegian egindako ebaluazio-jarduerei balio egiaztatzailea aitortuz.
    • Lehen deialdi irekia (C1 maila):
       – Irakurmen- eta idazmen-probak BECen (Barakaldo) egingo dituzte azterketari guztiek. // Eguna: ekainak 12-13
       – Entzumen- eta mintzamen-probak hiru lurraldeetan deituko dira. // Eguna: uztailak 20-21
    • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak):
       – Proba guztiak era telematikoan gauzatuko dira.

 

  • Prebentzio-jarraibideak eta babes-neurriak
    Aurrez aurre gauzatuko diren deialdietan, azterketariek eta antolaketako kideek bete egin beharko dituzte osasun-agintariek zehaztutako prebentzio-jarraibide eta norberaren higienerako neurri hauek:
    • Sintomak: proba egunaren bezperan eta goizean bertan tenperatura hartzea eta arnas-sintomarik izateari erreparatzea. COVID-19arekin bateragarriak diren gaixotasun-sintomak dituztenek galarazita dute aztertokira joatea.
    • Maskara: nork bere maskara eramatea aztertokira.
    • Segurtasun-distantzia: 2 metroko distantzia gordetzea pertsonen artean.
    • Eskuak garbitzea: aztertokian egongo den gel hidroalkoholikoa erabiltzea eskuak garbitzeko.
    • Materiala: nork bere materiala eramatea probak egiteko (erantzun-orrietan, boligrafoa erabili behar da).

 

  • Egutegia
    Proben egutegia eta deialdi bakoitzari dagokion informazio xehea webgune honetako "Egiaztatze-deialdiak" atalean emango da argitara maiatzaren 18an.

 


Ebaluazio jarraituaren hariko egiaztatzegintza


2. garaiko agiriak eskuratzeko prozedura behin-behinean eten zen martxoan. Prozedura horiek berrabiatu eta 3. garaiarekin batera gauzatuko dira orain. Ondorioz, atzeratutako epealdian A1, A2 edo B1 maila euskaltegian egiaztatu duten ikasleen agiriak uztailaren 30ean luzatuko dira.

 

XIV. EUSKARBEL TXAPELKETA

Hitz gurutzatuko SCRABLE joko famatuaren euskal bertsio entretenigarri honetan ikasleek proban jarri ahal dute lexikoan, deklinabidean eta aditzetan ikasitakoa.
XXXI. urteurrena ospatzen ari garenez, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira KUBIK aretoan egingo den FINAL HANDIAN, apirilaren 3an.
FINAL HANDI horretan jokatuko diren partidetatik 3 talde txapeldun aterako dira garaile: bat A mailan, beste bat B mailan, eta beste bat C mailan.
Kanporaketak ere, noski, mailaka antolutako dira, ahal izanez gero, izena eman duten taldeen ordutegiaren eta euskaltegiaren arabera. A mailan, A1 eta A2ko taldeek hartuko dute parte; B mailan, B1 eta B2ko taldeek; eta C mailan, C1 eta C2ko taldeek.
Talde bakoitzeko jokalari-bikote bakar batek jokatuko du, baina beren ikaskideek lagundu ahal izango diete jokaldiak pentsatzen.
Taldeek izena emateko azken eguna: OTSAILAREN 28a, ostirala.
1. kanporaketak: martxoaren 11tik 13ra.
2. kanporaketak (behar izanez gero) martxoaren 25etik 27ra.
Finalak: APIRILAREN 3an, KUBIK aretoan (General Alava Kalea, 5) arratsaldeko 19:00etan.

Irakurri +

Lindy Hop dantza tailerra

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy hop ikastaro bat egingo dugu, eta ikasle guztiok gonbidatu nahi zaituztegu.

Bi egunetako ikastaroa da. Saioak otsailaren 27an eta martxoaren 5ean izango dira, Jungle Beat akademiaren lokaletan, Fermin Lasuen 7, behean, 20:00etatik 21:30era. Lindy hop dantza bikoteka egiten da, eta bi rol daude: gidaria (leader) eta jarraitzailea (follower). Hobe duzue izena bikoteka ematea (berdin du zein sexutakoak zareten), bakarka egiten baduzue, rol bat aukeratu beharko zenukete eta bikotekidea esleitu beharko genizueke, norbaitek beste rola betetzeko bikotekiderik gabe apuntatuko balitz.

Prezioa 3€ izango da. Joan nahi duzuenok bidal ezazue mezua hogeitahamaika@gmail.com helbidera, eta handik jasoko duzue ordainketa egiteko informazioa. Izena emateko azken eguna: otsailaren 21a. Anima zaitezte; primeran pasatuko dugu!

Irakurri +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341