IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

3. MINTZODROMOA - 2015

2015/05/21

Aurten IKAren 25. urteurrenaren ildotik datorkigu Gasteizko IKAk antolatutako 3. Mintzodromoa: maiatzaren 29an dugu zita Oihanederren (Oihaneder Euskararen Etxea - Gasteizko Kafe Antzokia).

Mintzodromoaren bidez hainbat urratsetako ikasleak elkartu nahi ditugu haien artean euskaraz hitz egin ahal izateko naturaltasunez, ikasgelako eta urratseko hesiak gaindituta (hala bedi!).

Parte hartzaileak 5. urratseko eta hortik gorako ikasle guztiak izan daitezke. Bi txanda, bi mintzodromo, aurreikusi ditugu: lehena goizeko 08:30ean goizeko taldeei begira. Bigarrena 16:00etan arratsaldeko taldeak gogoan. Txanda bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Jakina, gainontzeko taldeetako ikasleak berdin-berdin daude gonbidatuta, haiei hobekien datorkien ordutegian.

Mintzodromoaren funtzionamendua

2 txanda izango dira, eta mahai bakoitzean bost lagun. Hiru mintzagairen inguruan arituko gara, eta mintzagai bakoitzarekin 15 -20 minutuz hizketan jardun eta gero mahai mugimendua egingo da beste gaien inguruan beste solaskide batzuk izan ditzaten. Mahaikideek orri bana izango dituzte jorratu behar dituzten hiru gaiekin.

Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatzea izango du eginkizun.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341