16-18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikastaroak
2015/05/13
Gasteizko IKAk, eskaerari erantzun nahian, ikasleentzako euskara azterketak prestatzeko bi ikastaro antolatu ditu: bata HABEren 2. mailako edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 azterketak prestatzekoa; eta bestea HABEren 3. maila, EGA eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko C1 lantzekoa.
D eta B ereduetan ikasten ari diren 16-18 urte bitarteko ikasleei zuzenduak izango dira. 45 orduko iraupena izango dute, ekainaren 1etik 19ra, goizeko ordutegian 09:30-12:30. Beste aukera bat ere badugu, EGA eta HABEko bigarren deialdiak prestatzeko: 80 orduko ikastaroa. Honela banatuko ditugu eskolak: 60 ordu ekainean (egunean 4 orduz 1etik-19ra) eta irailean 20 ordu (8 egunetan bi ordu eta erdiz). Prezioak, programa eta ikastaroei buruzko xehetasunak ondorengo orrialdeetan zehaztu dizkizugu:
Argibide gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan didaktika@ikaeuskaltegiak.eus posta elektronikoaren bidez edo 945154793 telefonora deituta. Atsegin handiz erantzungo dizuegu.