IKA Gasteiz euskaltegia

Albisteak

UDAKO IKASTAROAK 2022

Dagoeneko kontsultatu dezakezu uda honetarako, ekainetik irailera bitartean, dugun eskaintza guztia. Aurten 3 eta 4 orduko moduloak eskainiko ditugu irailean, ohiko 2 eta 5 ordukoez gain.

Hona hemen informazio guztia: udako eskaintza.

Irakurri +

Online eta aurrez aurreko ikastaroetarako matrikulazioa zabalik berriz!

Online ikastaroetan eta aurrez aurreko 3 orduko ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik da berriz

Online ikastaroak apirilaren 4an hasiko dira. Ezin duzula euskaltegira etorri? zeure erritmora egin nahi duzula? aukera ezin hobea duzu hau! Hemen aurkezpen bideoa: 
 

B1, B2 eta C1 ikastaroak, berriz, martxoaren 23an hasiko dira, eta A2.2koak apirilaren 4an. Aukera ezin hobea euskarari indar handiz ekiteko, edota behin betiko saiakera egiteko. 3

Ikastaro guztiak ekainaren 30ean amaituko dira. 

Hemen duzu informazio xeheagoa: 

 

  Irakurri +

LAGUN ARTEAN IKASI (PACK KUADRILLA)

Orain zure lagunak gonbidatu ahal dituzu gurekin ikastera.

  • Bi, hiru, lau… lagunek otsailean elkarrekin izena ematen badute, PACK KUADRILLA baliatuta, %10eko deskontua izango dute GUZTIEK matrikula ordaintzean. Horretarako, nahikoa da matrikula betetzean lagun horren/horien izen-abizenak eta NA zenbakia ematea, eta lagun horiei guztiei % 10eko deskontua egingo zaie bigarren epearen ordainketan.
  • Matrikulatuta dagoen edozein ikaslek ere parte hartu ahal du. Deskontua lortzeko, matrikulatuta ez dagoen pertsona bat gonbidatu behar du euskaltegian izena ematera, eta biek izango dute deskontua: ikasle berriak, bigarren epearen ordainketan; eta gonbidatzaileak kurtsoa hasi eta hilabetera jasoko du deskontuaren dirua. Horretarako, nahikoa da ikasle berriak matrikula betetzean gonbidatu duen lagunaren izen-abizenak eta NA zenbakia ematea.

Irakurri +

50 URTE, 11 ISTORIO

Arturo Campion euskaltegiak 50 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko hainbat proiektu daukagu buruan, horien artean ipuin-bilduma bat eta dokumental bat argitaratu, eta Iruñeko Orfeoiarekin eta Kalakanekin kontzertu ederrra. Iruñerriko 11 idazle eta 11 ilustratzaileren laguntzaz eginen dugu liburua, eta dokumentalean 50 urteotako ibilbidea laburbilduko dugu hainbat elkarrizketen bidez.

Erronka handia da; 10000 euro lortu nahi ditugu! erronka are handiagoa da garai zail honek utzi digun egoera ekonomikoa ikusita. Horrexegatik da ezinbestekoa zuen laguntza. Lagundu gaitzazu, egin ekarpenak, eta zabaldu gure egitasmoa ahal bezain beste senide eta lagunen artean. Bakoitzak ahal duena eginez gero, Arturo Campion euskaltegiak merezi duen urteurrena ospatuko dugu denon artean, eta urtemugaren oroigarri ederra izanen dugu. Arturo Campion euskaltegia beti izanen da zuen euskaltegia, ikasle eta irakasleon etxea, Iruñerriko euskalzale guztien etxea, elkar gaitezen beste behin ere denon artean proiektu ederra gauzatzeko.

Jarraitu irakurtzen

 

 

 

  Irakurri +

Autoikaskuntzako ikastaro berriak

Ohiko aurrez aurreko ikastaroak eta aurrez aurreko telematikoak ez ezik, taldeka ematen direnak, IKA Gasteizen autoikaskuntzako ikastaroak ere eskaintzen ditugu maila guztietan. B2tik C2ra bitartekoetan ikastaro interaktibo berriak sortu ditugu Moodle plataformaren bitartez (moodle.ikaeuskaltegiak.eus). Ikastaro hauetan, ikaslea bakarka arituko da oso modu intuitibo eta dibertigarrian, betiere tutore baten jarraipena izanik. Bakarkako orduak asteroko mintza-praktika saioez eta hilabeteroko tutoretzez osatzen dira.

Hona informazio guztia: Online ikastaroak

Irakurri +

Vital Fundazioak, Gasteizko IKArekin lankidetzan, 18 eta 25 urte bitarteko gazteei eta egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonei euskara ikasteko bekak finantzatuko ditu

Gasteizko IKArekin lankidetzan, 18 eta 25 urte bitarteko gazteei eta egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonei euskara ikasteko bekak finantzatuko ditu.

Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sustatzeaz gain, kolektibo horri goi-mailako prestakuntza osoagoa lortzen laguntzea du helburu Vital Fundazioaren eta IKAren ekimen horrek, baita lan-merkatuan sartzeko tresna bat eskaintzea eta gizarteratze-prozesuan laguntzea ere.

Ikastaroak euskaltegian emango dira, eguneko 2, 3 eta 5 ordukoak izan daitezke, eta eskola-aldia urriaren 5etik 2022ko ekainaren 30era bitartekoa izango da. Gazteentzako beken zenbatekoa 265 eta 600 euro artekoa da orduen arabera; gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonentzat, berriz, matrikularen zenbatekoaren ehuneko ehunera irits daiteke –% 85 Vital Fundazioaren kontura eta %15 IKA Gasteizen kontura–.

Beken eskaera matrikula egitean entregatu behar da. Lehentasuna izango dute irakastordu gehien dituzten ikastaroak aukeratzen dituztenek, eta, laguntzak jasotzen badituzte, prestakuntza aprobetxatzeko eta gutxienez eskolen %75era joateko konpromisoa hartuko dute.

Bekak 2021eko abuztuaren 30etik irailaren 29ra bitartean eska daitezke. Aurkeztutako eskabide guztien artean onartutakoak urriaren 15a baino lehen jakinaraziko dira.

Infoa: alea.eus

GLOTODIDAKTIKA, Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa

Irailean, Gasteizko IKA euskaltegiak Glotodidaktika ikastaroa eskainiko du. Astebetez gure jardunaren oinarri teorikoa landuko dugu, eta beste astebetez euskaltegiko taldeetan praktikak egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Alderdi teorikoan, besteak beste, HABEren HEOCa eta IKAren ECPa, irakaskuntzaren oinarriak, metodologia, talde-dinamika, ikasleen autonomia eta IKT eta informatika baliabideak landuko dira; praktikoan, berriz, gure irakasleen laguntzaz iraileko taldeetan arituko dira, hasieran saioak behatuko dituzte, gero jardueraren bat gidatu eskolan eta amaieran saio bat emango dute.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da C1 edo C2 agiria eta lizentziatura, hiru urteko diplomatura edo gradua.

Amaieran 50 orduko ikastaroan esku-hartu delako agiria emango da. Agiria jasoko bada, asistentziak % 80koa izan behar du, gutxienez.

Noiz: irailaren 6tik 17ra

Matrikula epea: zabalik ekainaren 14tik irailaren 2ra arte

Prezioa: 350 €

Kopuru mugatua

Informazioa eta matrikula egiteko:

Amaritu euskaltegia. Paraguay, 10 (01012)

945244905 – didaktika@ikaeuskaltegiak.eus       

Egitaraua

Irakurri +

Laburbira 2021

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaldu.

Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrak herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu.

Jarraitu irakurtzen: oihaneder.eus

 

Irakurri +

Araban da, bai, baina…2021

Urtero bezala, "Araban da, bai, baina..." kultur txapelketari ekin diogu.

  • Arabako txokoak izango dituzte ikergai ikasleek, hainbat argazkiren bidez.
  • Galdera sortak ostiraletan jasoko dituzue eta erantzunak hurrengo ostiralerako utzi behar dituzue bulegoetan.
  • Galderen erantzunak, lehenengo, web-orrian eta sare sozialetan (Facebook eta Twitter) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
  • Honako hau izango  da egutegia:
    • Girotzea: apirilaren 21etik 27ra (erantzunak apirilaren 29an).
    • 1. galdera sorta: maiatzaren 3tik 7ra (erantzunak maiatzaren 11n).
    • 2. galdera sorta: maiatzaren 17tik 21era (erantzunak maiatzaren 25en).
    • 3. galdera sorta: maiatzaren 31tik ekainaren 4ra (erantzunak ekainaren 8an).
    • Finala: ekainaren 17an egingo dugu. Zehaztuko ditugu aurrerago tokia eta ordua.

Hauexek dira gure sare sozialen helbideak:

Facebook: IKA Gasteiz

Twitter:@IKA_Gasteiz

Hona girotze faseko galderak: GIROTZE FASEA

 

Herri ekimeneko euskaltegiekin akordio historikoa sinatu du Eusko Jaurlaritzak

Mugarria eta historikoa. Bi hitz horiek erabili dituzte Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, eta Isabel Isazelaia eta Laida Beristain herri ekimeneko euskaltegietako ordezkariek. Akordioa sinatu dute alde biek euskaltegietako irakasleen lan baldintzak hobetzeko. «Euskaltegien aspaldiko aldarrikapena bete dugu», esan du Zupiriak, eta Beristainek bide beretik: «40 urtean egindako aldarrikapena betetzea lortu dugu». Lau ikasturtean soldatak %36 igoko zaizkie euskaltegietako irakasleei, eta eskola orduak %26,5 murriztu. 

Info guztia: berria.eus

Irakurri +

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2021

Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2021 urtean.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla: 

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko epealdian.
  • 2020-2021 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2020-2021 ikasturtean A1 edo A2 edo B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2020ko deialdietako bigarren azterketaldietan edo 2021eko deialdietako lehen azterketaldietan.

 Bestalde, dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2021eko irail-urri bitartean izango dela aurreikusten da. Irakurri +

Sagrario Aleman izango da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari berria

Sagrario Alemanek ordezkatuko du Andres Iñigo, 1997az geroztik Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria zena. Hala jakinarazi du Euskaltzaindiak 2021-2024 aldirako lurralde ordezkarien izendapenaren berri emateko ohar batean.

Sagrario Aleman izango da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari berria. 24 urteren ostean, Andres Iñigok delegatu kargua utziko du, hain zuzen ere, euskaltzain emeritu bihurtu eta urtebetera.

 

Infoa: argia.eus

Irakurri +

Hizkuntzategiaren I. Mintegia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango da, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan.

Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen dituen aukerak erabiliz: idatzizko txata, audioa edota bideoa.

NOIZ: Otsailak 17, 12:00-14:00

Jarraitu hemen

Irakurri +

MINTZALAGUNTZAILEAK BEHAR DIRA

Mintzalaguna euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa bat da.

Astero biltzen dira taldeak, presentzialki edo online bitartez, ordubetez euskaraz aritzeko.

Talde guztietan Euskaraz ondo moldatzen den kide bat behintzat egoten da, hori da hain zuzen Mintzalaguntzaile bat.

Jarraitu irakurtzen

Irakurri +

GEU Elkarteko MINTZA IBILALDIAK

Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunek 2 ordutako ibilaldiak egiten dituzte Gasteiz inguruetan.
Azaroaren 29ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diote ikasturte berriko lehenengo ibilaldiari. Santa Barbara plaza izango da abiapuntua.
Hemen infoa: geuelkartea.eus
 

EUSKARA PANTAILA HANDIAN berriro martxan dago

EUSKARA PANTAILA HANDIAN berriro martxan dago.
Ostegunean, hilak 19, "80 egunean" proiektatuko da Oihaneder Euskararen etxean, 10:15ean.
Euskara Pantaila Handian egitasmoa Oihanederrek eta Gasteizko hainbat euskaltegik (AEK, Hegoalde, Udaberria eta IKA) elkarlanean antolatzen duten jarduera da.
Honen bitartez euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskara ikasleei.
Proiekzioen aurretik filmaren unitate didaktikoak lantzen dira klaseetan.

Euskaraldia ostiral honetan hasiko da!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

Eman izena hemen: https://izenematea.euskaraldia.eus/

 

 

Irakurri +

Mintza ibilaldiak martxan

GEU Elkarteak antolatutako mintza-ibilaldiak martxan daude. Lehena urriaren 25ean izango da, 10:00etatik - 12:00etara; Europa jauregitik abiatuta.

Izena emateko bidali zure izen-abizenak eta telefono zenbakia: info@gasteizkomintzalaguna.eus

Irudia Irakurri +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341