IKA Gasteiz euskaltegia

Agenda

VII. Mintzodromoa #KULTURika19

2019/05/23

Beste behin ere, Gasteziko IKAk ikasleen arteko "Mintzodromoa" antolatu du; oraingoan ekainaren 6an Europa biltzar jauregian egingo da.

Nork hartu dezake parte? B1.1eko eta goragoko ikasleek.

Zenbat txanda? Bi txanda. Goizean 08:30ean eta arratsaldean 16:00etan.

Zenbat denborakoak? Ordubete ingurukoak.

  • Funtzionamendua:

Txanda bakoitzean 35-40 mahai jarriko ditugu, eta mahai bakoitzean bost lagun eseriko dira. Mahaikideei orri bana emango diegu jorratu behar dituzten hiru gaiekin. Gai bakoitzarekin 15-20 minutuz hizketan jardun eta gero, mahia mugimendua egingo dugu beste gaien inguruan beste solaskide batzuk izan ditzaten. Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatuko du.


« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341