Urtarrilaren 31n, Mintza ibilaldiak
2021/01/20
Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunek 2 ordutako ibilaldiak egiten dituzte Gasteiz inguruetan.
Urtarrilaren 31n, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu urte berriko lehenengo ibilaldiari.
Molinuevo parkeko urmael ondoan izango dute abiapuntua.
Izena emateko bidali zure datuak (izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia) honako helbide honetara: info@gasteizkomintzalaguna.eus